Txina
Erdiko
Erresumaren
sustraietan
Txina, gaur egun ere, informatiboen zurrunbiloaren erdi-erdian dago. Azken urteotan planetaren alde honetan gertatu diren aldakuntzek egunero komunikabideetan azaldu ohi den eta aldi berean hain ezezaguna zaigun eta hain gaizki interpretatua izan ohi den herri, kultura baten ezagutzan sakontzeko deia, gonbidapena egiten digute.
Banoa betidanik egon izan da Asiako kontinentean, Asiako errealitatetik gertu. Eta kontinente horren barruan Txina erronka eta galdera anitzeko destinoa izan da. Ohiko ibilbideetatik kanpo ibiltzen ahalegindu izan gara eta bide berriak ireki ditugu duela gutxira arte behe-laino artean erdi ezkutatutako arroz-soroekin, kolorezko mendikateekin eta urrutiko misterioekin amesten zuten bidaiari bakarti eta independenteek bakarrik bisitatutako parajeetan.
Txinako zibilizazioaren sorlekua (Shanxi eta Ibai Horia) eta Yang Tse ibaiaren delta (Txinako han etniaren kale nagusia) ezagutzeko asmoz diseinatu da ibilbide hau.
Sekulako ondare historiko duen atzoko, iraganeko Txina eta gaurko, XXI. mendeko Txinaren bizitasuna ezagutzeko ibilbidea. Kontraste eta kontraesanez beteriko Txina: mendi sakratuak, sei errei edo bidetako autopista erraldoiak, tenplu zaharrak, ikatz-meategiak, historia handiko herriak, etxe-orratz ikaragarriak... gaurko Txinako Herri Errepublikan bizi diren pertsonen egunerokotasuna gertutik ezagutzeko aukera.
Interesguneak
• 50etik gora monasterio eta tenplu Txinako budismoaren jakituriaren mendian, Manjushri jakintsuaren bizilekuan, Wutai Shan mendi sakratuan, bost goi-lautadako mendian • Txina zaharraren izpiritua, Pingyaoko kaleetan • Hamaika dinastian zehar inperioko hiriburua izan zen Xiango terrakotazko armada • Anhui hegoaldeko herrixketako arkitektura tradizionala, Tigrea eta Dragoia filmafilmatu zen tokia • Yungangeko haitzuloak: Touba etnia turkesak landutakoak, Txina osoko eskultura budisten bildumarik zaharrena • Yangtse ibaiaren deltako kanalak, lorategiak, etxe tradizionalak, museoak eta tenpluak: Huangzhou, Tongli, Suzhou... • Mendi Horietako Huangshango granitozko gailurrak, • Xangai.
Ibilbidea
Pekinerainoko hegaldia –Datong –Wutaishan –Taiyuan –Pingyao –Xian –Hangzhou –Tunxi –Huangshan –Suzhou –Tongli–Xangai.
Zenbait datu interesgarri
Proposamen honetan Gizateriaren Ondare izendatutako Txinako toki interesgarrietako batzuk ibilbide bakarrean bildu nahi izan ditugu.Txina ezagutzen ez dutenei han kulturara hurbiltzeko aukera ematen diena.Eta, aldi berean, Txinako errealitate konplexu, anitz eta batzuetan ulertzeko hain zaila denarekiko nolabaiteko ezagutza dutenei ohiko ibilbideetatik kanpoko beste toki interesgarri batzuk eskainiko dizkiena.Bidaia erosoa, lo egiteko tokien erosotasun-maila egokikoa eta garraiobide ugari erabiliko dituena:trena, barruko hegaldiak, autobusa...Oinezko ibilbideak egiteko aukera.Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
-
- - Hegaldi erregularra, haranzkoan Pekinera eta itzulera Xangaitik.
- - Barruko hegaldia: Xian-Hangzhou.
- - Txinan sartzeko bisatua.
- - Aireportu, tren-geltoki eta hotelen arteko joan-etorriak.
- - Taldearentzako autobus pribatu txikia (aire-girotuarekin) ibilbide osoan.
- - Trena: Beijing-Datong.
- - Turista-mailako hotela (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan(bainugelarekin).
- - Xiandikterrakotazko armadaikusteko garrai o pribatua.
- - Yangtseko deltako kanaletan zehar txalupetan egindako ibilbideia.
- - Wutaishan, Huangshan eta Tongli multzoetarako sarrerak.
- - Bidaiako asistentzia-asegurua.
- - Banoako gidaria.
Preziotik Kanpo
-
- - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
- - Museo eta monumentuetarako sarrerak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
- - Aire-tasak.
- - Eskupekoak eta zehaztu ez diren bestelako zerbitzu guztiak.