Foto Quebec Baleen ibilbidea eta Gaspesieko parkeak

Quebec
Baleen ibilbidea
eta Gaspesieko parkeak

Quebec
Baleen ibilbidea
eta Gaspesieko parkeak

San Lorenzo ibaiak eta Quebeceko parke nazionalek ongi etorria emango digute Kanadako ekialdeko paraje ikusgarrienak ikusteko aukera emango digun bidaia honetan. Montreal hirian hasiko dugu ibilbidea, eta hiri horretatik San Lorenzo ibaiaren iparraldeko parke naturalerantz abiatuko gara. Grands Jardins eta Hautes‐Gorges-de-la-Rivière‐Malbaie parkeak, Saguenayko fiordoa eta Tadoussac herrixka, eta azken horretan Quebec ezaguneneraino eramango gaituen baleen ibilbidearen hasiera. San Lorenzo ibiaren inguruko fauna behatuko dugu: belugak, minke baleak, balea urdinak, xibarta baleak, itsas txakurrak… eta milaka hegazti, ingurune paregabean.

Ibai ikusgarri hori zeharkatu eta Gaspesie deritzon penintsulan sartuko gara, inguruko parke nazionalik onenak ezagutzeko: mendi alpinoetako Gaspesie parkea, badia ikusgarriak dituen Forillon parkea, edota denborak zizelkatutako Bonaventure uhartea, zanga-kolonia handi baten bizilekua. Ondoren eta Bic izeneko parkera joko dugu, bidezidor eta kala ugariren paradisua. Baina ibilbideak badu, naturaz gain, bestelako eskaintzarik: “frantsesez mintzo den Amerikan” gaude eta egun batzuk gordeko ditugu Quebec hiri interesgarria, Gizateriaren Ondare izendatua. Hasiera-hasieratik bete-betean harrapatuko gaituzten espazio natural ikaragarrien ibilbide honi kultur kutsuko amaiera emateko erarik aproposena.

Interesguneak

•Montreal, kosmopolitena. • Grands Jardins P.N. • Hautes‐Gorges-de-la-Rivière‐Malbaie P.N.  • Saguenay-ko fiordoa • Tadoussac, arrantza giroko herri paregabea • Baleen ibilbide ezezaguna • Pointe de Mingan, Quebec basatia • Gaspesie P.N., Kanadako ekialdeko parkerik alpinoena • Forillon P.N. ikusgarria • Perce izeneko harkaitz ospetsua • Bonaventure uhartea eta bertako zangen kolonia • Bic P.N. kutuna • Quebec, historia luzeko hiria, berau ere UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua • 

Ibilbidea

Montrealerainoko hegaldia –Baie Saint Paul –L’Anse Saint Jean –Tadoussac –Port Cartier –Havre Saint Pierre –Mingan –Matane –Saint Anne des Monts –Gaspe –Perce –Rimouski –Quebec –Montreal.

Zenbait datu interesgarri

Hegaldia Montrealeraino, eta Montrealetik itzultzeko. 
Furgoneta pribatua ibilbide osoan. Logela bikoitzeko motelak bainugela pribatuarekin ibilbide osoan zehar
(19 gau) L’Anse de Saint Jean-en izan ezik. Bertan logela bikoitzak edo banakoak dituzten aterpetxe batean hartuko dugu ostatu, bainugela pribatuarekin ( gau 1).

San Lorenzo ibaia zeharkatu eta Gaspesieraino iristeko transbordadore bat. Bost parke nazional bisitatuko ditugu, beraz oinez egitea ezinbestekoa izango da parke horietako tokirik interesgarrienetaraino iristeko eta bidaiari etekinik handiena ateratzeko. Baleak ikusteko txango bat egingo dugu. Banoako gidaria. 

Prezioaren Barruan

  • - Montrealerainoko hegaldi erregularra, joan- etorria.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - eTA* deritzonaren kudeaketa ta ordainketa (ikus dokumentazioaren atala).
    - Furgoneta pribatuko garraioa, ibilbide osoan.
    - Ostatua turista motako moteletan, logela bikoitzak bainugela pribatuarekin ibilbide osoan (19 gau), L’Anse Saint Jean- en izan ezik.
    - Bainugela pribatua duen aterpetxe batean ostatua L’Anse Saint Jean- en birentzako edo banakako logeletan (gau 1).
    - Godbout edo Baie Comeautik, Matanerainoko transbordadorea.
    - Minganen, baleak eta irlak ikusteko txango bat.
    - Tadoussac- en, baleak ikusteko txango bat.
    - Parke nazionaletarako sarrera.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez diren otorduak.
    - Zehaztu ez diren museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.

Iraupena : 22 egun

Taldea: 6 eta 10 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: ekainaren 5etik 26ra

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Prezioa : 4.660 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Quebec
Baleen ibilbidea eta Gaspesieko parkeak
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT