Burkina Faso aspalditik izan da Banoarentzat Mendebaldeko Afrikan sartzeko atea. Iparraldean Saheleko basamortuaren gogortasuna eta hegoaldean zuhaitz-sabanaren leuntasuna, kontraste horien artean bizi den herrialdeak ondare aberatsa du eta bertan hainbat herriren tradizioak elkartzen dira, batzuk animistak.
Urtetan herrialde horrekiko konplizitate-lotura bati eutsi izan diogu, eta beste batzuekin batera garapenerako lankidetzako hainbat ekintza eta proiektu lagundu izan ditugu lagun eta laguntzaile askorekin ekonomikoki, sozialki eta kulturalki.
Duela bederatzi urte Afrovaca Proiektua sortu zen. Afrikako herrialde horretako gure gidarietako batzuk proiektuan parte hartzen hasi ziren. Proiektu horrek lortu dituen laguntza eta konplizitateen artean guk ere gure ekarpena egin nahi izan dugu eta eskualdean bizi diren komunitateek proposatutako hainbat hobekuntzako ekintza lagundu ditugu.
Afrikako eskualde honetako nekazaritza arloaren garapen jasangarriarekiko konpromisoa hartu duen erakundea da, funtsean, Afrovaca Proiektua. Burkina Fasoko familia nekazariei idiak eta behiak, nekazaritzako tresnak eta mikro-kredituak eskaintzen dizkie. Oso zorrotza da bere metodologiarekin: komunitateek beraiek erabakitzen dituzte premiak eta metodologia, euren interesen eta antolaketa-eren arabera. Jada berrehunetik gora idi eta behiren erosketa eta hiru banku solidarioren sorrera finantzatu dira. Proiektuan parte hartzen duten komunitateetako pertsona, talde eta elkarteen eskuetan dago proiektuaren kudeaketaren zatirik garrantzitsuena.
Prestaketa-lanetan emandako epe baten ondoren, iazko abenduan jarri genuen proiektu hau martxan. Lortutako esperientzia onak berriro antolatzera bultzatu gaitu.
Burkina Fasoko errealitatearekiko bestelako begirada bat eskainiko diguna. Afrikako nekazaritza giroko herrixkak, landa-komunitateak, bizimodu tradizionalak, eta turismotik kanpoko errealitatea bizi duten pertsonak.
Bidaiaren onurak zuzenean behiak erosi eta Bingo eta Donsin herrietan landa-banku solidarioak jartzeko izango dira.
Afrovaca Proiektuari buruzko argibide gehiago nahi izanez gero: www.proyectoafrovaca.net
• Bingoko, Kokologho, Donsin eta Warkunduba: mossi eta fulani etnietako nekazaritza eta abeltzaintzako komunitateak • Kassena herrialdea, Sudango arkitektura bitxiarekin eta margotutako etxeekin • Afrovaca Proiektuaren inguruko kultur eta tradizioko jai eta folklore kutsuko ekitaldiak • Hegoalderako ibilbidea, herrixka tradizionalak eta sabanako paisaiak zeharkatuz • Hegoaldeko eta mossi goi-lautadako azokak beta artisauak.
Uagadugurainoko hegaldia –Bingo –Donsin – Uagadugu –Bani –Gorom Gorom –Uagadugu –Kokologo –Uagadugu –Gandaogo –Uagadugu.
Hotel eta “campement”etan (bertako aterpetxeak) egingo dugu lo, gau bat oinarrizko aterpetxe batean emango dugu. Afrikako inguru hauetan ez dago erasotasun handirik. Uagadugu eta Tiebele arteko ibilbidea lur mota guztietarako ibilgailuetan egingo dugu eta mossi etniaren lautadan autobus txiki batean. Banoako gidaria, Afrovaca Proiektua eta eskualdea ondo ezagutzen dituena, eta eskualdean ezaguna.
- Uagadugurainoko joan- etorria, Air Franceren hegaldi erregularrean.
- Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
Taldea: 6 eta 12 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik
Prezioa : 1450 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.