Brasil herrialde handia da, ikaragarri handia. Zortzi milioi metro koadrokoa, gure planetako erraldoi bat da eta, aldi berean, mundu mailan paisaia eta kultur aniztasunik handienetakoa.
Hala ere, handitasun horrek arazoak sortzen ditu bidaiatzeko orduan. Ikusteko gauza asko ditu, baina egin beharreko bideak oso luzeak dira. Ezinbestez, aukeratu beharra dago. Guk ipar-ekialdea hautatu dugu: Bahia, Ceara, Plaui eta Maranhao estatuak. Bestelako Brasil bat.
Hainbat parke nazional bisitatuko ditugu, barrualdekoak zein kostaldekoak, baina eskualdeko herri politenetako batzuk ahaztu gabe. Ibilbideko toki gehienak Brasiletik kanpo oso ezagunak ez badira ere, denetan ezusteko ugari aurkituko ditugu.
Salvador de Bahiatik hasiko gara, Afrikako txoko bat Amerikan, etnia eta kulturen arteko nahastea, fusioa, iritsi berrien eta zeudenen artekoa. Jende ona, jatorra, soinu ederreko hizkuntza erabiltzen duena, musika, dantza…
Hortik mendi aldera, Chapa Diamantina P.N.ko ur-jauziak, ibaiak… ondoren hain ezaguna ez den Serra da Capivara P.N.ra joateko (historiaurreko pinturak, harkaitzetako irudi bitxiak –Unescok gizateriaren ondare izendatuak– harkaitzetako artearen gailurra).
Brasilgo goi-lautada zeharkatu ostean ipar-ekialdeko kostaldera helduko gara, ohiko bideetatik at, Sao Luizen ondoan dagoen Lençois-Maranhensens P.N. ikusteko. Hamaika kilometrotako dunak, Atlantikoa musukatzen, eta tartean palmondo-oasiak, mangladiak,… eta planetako hondartzarik politenak. Alcantara hiriko kutsu kolonialak beste garai batera eramango gaitu.
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 2an/irai. 2an.
Prezioa : 3.350 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.