Bolivia
Kitxua eta aimaren
lurraldea
Gaur egun oraindik ere Hegoamerikako ezezagunik handienetakoa dugu Bolivia. Hala ere, natura ikusgarria duen herrialdea da, aberatsa eta ustekabean harrapatuko gaituena, eta kultur ondare handia du. Herrialdean kitxuak eta aimarak nagusi dira, jende atsegina, abegitsua, berez eta tradizioz, eta aspaldiko bizimodua erakusten digute.
Proposatzen dizugun ibilbidea guztiz interesgarria da, ikusgarria. Jesuiten misioetatik abiatuta, Sucre eta Potosi hirietarantz joko dugu (UNESCOk biak gizateriaren ondare izendatu ditu), ondoren ezkutuko goi-lautadara iristeko. Andeetako mendikatea zeharkatuko dugu, hegoaldetik iparraldera: sumendi ikusgarriak, gatz-lautadak, haizeak landutako haitzak, desolazioa, planeta honetakoa ez dirudien eskualde bitxi eta berezia. Eduardo Avaroa Erreserba Nazionala, Uyuni gatz-lautada, Coipasako gatz-lautada, Sajama Parke Nazionala eta Titicaca lakuko uharteak dira, besteak beste, gure ibilbidean topatuko ditugun paraje ikusgarrietako batzuk, eta Boliviako naturaren aberastasunaren eta aniztasunaren lekukoak.
Hala ere, azken urteotan Bolivia bisitatzea ez da erraza izan. Gatazka sozialeko une horietan errepide-mozketek oztopatu egiten dute, batzuetan eragotzi ere, berez orografia eta azpiegitura ezagatik mugitzeko zail samarra den herrialde honetan mugitu ahal izatea.
Baina hori guztia ahaztu gabe, esan behar dugu Bolivia bizi-bizirik dagoen herria dela, oso interesgarria eta etengabeko aldaketan.
Interesguneak
• Chiquitaniako jesuiten misioak • Sucre, kolonia kutsuko hiria • Potosiko Moneta-Etxea eta Cerro Rico tontorra • Eduardo Avaroa Erreserba Nazionala • Uyuniko gatz-lautada, bakarra • Sajama Parke Nazionala • La Paz, Andeetako talaia • Titicaca eta Tiwanaku, kultu baten ikurrak.
Ibilbidea
Santa Cruzerainoko hegaldia–Jesuiten misioak–Sucre–Potosi–Tupiza–Uyuniko gatz-lautada–Coipasako gatz-lautada–Sajama P.N.–La Paz –Copacabana–Titicaca lakua–La Paz.
Zenbait datu interesgarri
Sana Cruzerainoko hegaldia, jesuiten misioak ikusteko eta, bide batez, behar bezala aklimatatzeko. Lur mota guztietarako ibilgailuetan zazpi egunez Tupizatik La Pazerako zeharkaldi ikusgarria egingo dugu. Gainerako ibilbidean autobus pribatu bat erabiliko dugu. Barruko hegaldiak: Santa Cruz-Sucre eta La Paz-Santa Cruz. Turista-motako hoteletako ostatua, birentzako geletan, bi gautan izan ezik, horietan oinarrizko aterpetxeak erabiliko baititugu. Talde murriztu eta aktibo batentzako bidaia intentsua. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
-
- - Santa Cruzerainoko joan-etorria, hegaldi erregularrean.
- - Barruko hegaldiak: Santa Cruz-Sucre eta La Paz-Santa Cruz.
- - Aireportu eta hotelen arteko joan-etorriak.
- - 4x4 motako ibilgailuak Tupiza-La Paz tarterako.
- - Gainerako ibilbidean autobus pribatu txiki bat.
- - Titicaca lakuko batelak.
- - Hoteletako ostatu-gastuak (lo egitea eta gosaria), oinarrizko aterpetxeetako bi gau izan ezik.
- - Tupiza-La Paz zeharkaldiko 7 egunak (pentsio osoa).
- - Bidaiako asistentzia-asegurua.
- - BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
-
- - Otorduak, zehaztutakoak izan ezik.
- - Museo, monumentu, parke nazional eta erreserba naturaletarako sarrerak.
- - Aireportuko tasak (30 € inguru).
- - Aire-tasak.
- - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.