Azken urteotan Bolivia bisitatzea ez da erraza izan. Indigenen atsekabe sakona eta historikoa pixkanaka hedatuz joan da herrialdean zehar eta behin baino gehiagotan galarazi digu proposatutako ibilbidea betetzea.
#Gatazka-une horietan errepide-mozketek oztopatu egiten dute, batzuetan eragotzi ere, berez orografia eta azpiegitura ezagatik mugitzeko zail samarra den herrialde horretan mugitu ahal izatea. Eta halakoetan bidaiatzea ia ezinezkoa gertatzen da.
#Baina hori ahaztu gabe, argi eta garbi esan behar dugu Bolivia oso herrialde interesgarria dela, bizi-bizia, eta zailtasun eta oztopoen gainetik pertsona interesgarriak topa ditzakegula lurralde horretan. Bestetik, natura ikusgarria eta aberatsa eta kultur ondare izugarria ditu Boliviak.
#Jesuitek sortutako misioetatik hasita goi-lautadaraino, Amerikako kontinentearen bizkarrezurra den Andeetako mendikatea zeharkatuta. Ekialdeko lur lauak, Uyuniko gatz-lautada, Titikaka lakuko uharteak... Boliviako errealitatearen ikuspen zabalaren lekukoak.
#Berez eta tradizioz oso abegitsuak diren kitxua eta aimarek euren bizimodu tradizionalari eusten jarraitzen dute.
Interesguneak
• Chiquitaniako jesuiten misioak
Ibilbidea
Santa Cruzerainoko hegaldia–Jesuiten misioak-Sucre–Potosí–Tupiza–Uyuniko gatz-lautada–La Paz–Copacabana–Titikaka lakua–La Paz.
Zenbait datu interesgarri
Autobus pribatua. Barruko hegaldia Santa Cruz-Sucre. Tupiza eta Uyuni arteko ibilbidean, aterpetxeetan egingo dugu lo. Gainerako tokietan, turista mailako hoteletan, birentzako geletan. Bidaia bizi-bizia, talde murriztu eta aktibo bati begira antolatua. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Hegaldi erregularra, haranzkoan Santa Cruzera, itzulera La Pazetik.
Barruko hegaldia: Santa Cruz- Sucre.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Ibilbideko lurgaineko garraio guztiak.
Titikaka lakuko batelak.
Hoteletako ostatu- gastuak (lo egitea eta gosaria), Tupiza eta Uyuni arteko ibilbidean izan ezik, hor aterpetxeetan egingo baitugu lo (pentsio osoa).
Bidaia- asegurua.
Banoako gidaria.
Preziotik Kanpo
Otorduak, zehaztutakoak izan ezik.
Museo, parke nazional eta erreserba naturaletarako sarrerak.
Aireportuko tasak (25 € inguru).
Aire- tasak.
Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak
Taldea: 8 eta 14 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 3an/urr. 3an.
Prezioa : 3.150 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?