Foto Bolivia Kitxua eta aimaren  lurraldea

Bolivia
Kitxua eta aimaren
lurraldea

Bolivia
Kitxua eta aimaren
lurraldea

Gaur egun oraindik ere Hego Amerikako ezezagunik handienetakoa dugu Bolivia. 

Proposatzen dizugun ibilbidea guztiz interesgarria da, ikusgarria. Jesuiten misioetatik abiatuta, Sucre eta Potosi hirietarantz joko dugu (UNESCOk biak gizateriaren ondare izendatu ditu), ondoren ezkutuko goi-lautadara iristeko. Andeetako mendikatea zeharkatuko dugu, hegoaldetik iparraldera: sumendi ikusgarriak, gatz-lautadak, haizeak landutako haitzak, desolazioa, planeta honetakoa ez dirudien eskualde bitxi eta berezia. Eduardo Avarda Erreserba Nazionala, Uyuni gatz-lautada, Sajama Parke Nazionala eta Titicaca lakuko uharteak dira, besteak beste, gure ibilbidean topatuko ditugun paraje ikusgarrietako batzuk, eta Boliviako naturaren aberastasunaren eta aniztasunaren lekukoak.

Hala ere, azken urteotan Bolivia bisitatzea ez da erraza izan. Gatazka sozialeko une horietan errepide-mozketek oztopatu egiten dute, batzuetan eragotzi ere, berez orografia eta azpiegitura ezagatik mugitzeko zail samarra den herrialde honetan mugitu ahal izatea.

Interesguneak

• Chiquitaniako jesuiten misioak • Sucre, kolonia kutsuko hiria • Potosiko Moneta-Etxea eta Cerro Rico tontorra • Eduardo Avaroa Erreserba Nazionala • Uyuniko gatz-lautada, bakarra • Sajama Parke Nazionala • La Paz, Andeetako talaia • Titicaca eta Tiwanaku, kultu baten ikurrak. 

Ibilbidea

Santa Cruzerainoko hegaldia –Jesuiten misioak –Sucre –Potosi –Tupiza –Eduardo Avaroa R.N. –Uyuniko gatz –Sajama P.N. –Tiwanaku –Copacabana –Titicaca lakua –La Paz.

Zenbait datu interesgarri

Sana Cruzerainoko hegaldia, jesuiten misioak ikusteko eta, bide batez, behar bezala aklimatatzeko. 4x4 motako ibilgailuetan zazpi egunez Tupizatik La Pazerako zeharkaldi ikusgarria egingo dugu. Gainerako ibilbidean autobus pribatu bat erabiliko dugu. Barruko hegaldiak: Santa Cruz-Sucre eta La Paz-Santa Cruz. Turista-motako hoteletako ostatua, birentzako geletan, hiru gautan izan ezik, horietan oinarrizko aterpetxeak erabiliko baititugu. Talde murriztu eta aktibo batentzako bidaia bizia. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Santa Cruzerainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
    - Barruko hegaldiak: Santa Cruz- Sucre eta La Paz- Santa Cruz.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - 4x4 motako ibilgailuak Tupiza- La Paz tarterako.
    - Gainerako ibilbidean autobus pribatu bat.
    - Titicaca lakuko batelak.
    - Ostatua hoteletan birentzako geletan eta gosaria barne, oinarrizko aterpetxeetako bi gau eta beste gau bat hirurentzako geletan izan ezik. 
    - Tupiza- La Paz zeharkaldiko 7 egunak (pentsio osoa).
    - Eduardo Avaroa Erreserba Nazionala eta Sajama P.N
    - Potosin, meategi baten bisita.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak eta edariak.
    - Museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 24 egun

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: abu. 4 / ira. 2 / urr. 7

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Prezioa : 3.850 € + aire tasak*

Gehigarria : abu. 300€

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Bolivia
Kitxua eta aimaren lurraldea
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT