“Azafrai”aren iraultza gertatu ostean eta Aung San Suu Kyi oposizioko buruaren askapenaren ondoren, birmaniarrak etorkizuna itxaropentsu ikusten hasiak dira, politikaren arloan gauzak astiroegi doazela dirudien arren. Ia berrogei urtez ilunpean bizi izan ondoren, argia ikusten hasiak dira birmaniarrak.
Bitartean bisitariak ondo hartzen jarraitzen dute, herrialde hau bisitatzen dutenek gero kanpora zabal dezaten herrialdearen benetako errealitatea.
Asiako hego-ekialdeko beste herrialde bat, etnia askoren bizileku, bat nagusitzen delarik: bamah izenekoa. Herrialdearen erdiko aldean bizi dira bamahrrak eta XI. mendearen erdian therevada joerako budismoaren bidea hartu zuten, Bengalako badiaren babesean bizi den herri honen nortasuna zehaztuz. Herri nekazaria izaki, itzelezko ondare arkitektonikoa du, eta erlijioak izugarrizko presentzia du eguneroko bizimoduan, baita paisaian ere: loreak, tenpluak, jendearen lasaitasuna, izaera abegitsua, kulturen aberastasuna... Gizakumeen aberastasun hori izan ohi da handik itzultzen direnek hona etorritakoan gehien aipatzen dutena.
Oharra: Irailean Bilbotik irteera dago.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, uzt. 2an/abuz. 1ean/ irai. 2an/ urri. 2an.
Prezioa : 2.550 € + aire tasak*
Gehigarria : Abuz. eta urr.100 €
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.