Foto Bielorrusia Bisonteak eta shtetl-ak Europa erdialdean

Bielorrusia
Bisonteak
eta shtetl-ak
Europa erdialdean

Bielorrusia
Bisonteak
eta shtetl-ak
Europa erdialdean

Herrialde berezi honen barruan ibiliko gara, berezia itsasorik ez duelako, mendirik ez duelako —punturik altuenak 345 metro dauzka— eta lur errearen politikarako erabili zuten armada handien martiria izan delako.

Europako "azken" diktadura bezala izendatua, alderaketak alde batera utzita, Bielorrusiak europar historiaren mito batzuk gordetzen ditu bere baitan: harro dago Europako erdigune fisikoa izateaz, Poloniarekin batera bisonte europarraren azken aleak edukitzeaz, Napoleonen Armada Handia Berezia ibaitik igarotzean garaitua ikusteaz, baita hiru kulturaren (eslaviarra, baltikoa eta hebrearra) bilgunea izateaz ere. Giza-ondare hebrearra, juduen shtetl edo herrixkekin, erabat suntsitua izan zen, baina gaur egun ere kultur zentro batzuk ikus daitezke tente.

Hori dela eta, ahantzitako Europa baten kultur-ondarea bisitatu ahal izango dugu, baita ondo-ondo gorde eta mantendutako natur parkeak ere, eta bertakoen aparteko hospitalitate edo abegikortasunaz gozatu.

Interesguneak

Minsk, berreraikitako hiriburu nagusia • Jatyn, Aberriaren aldeko Guda Nagusiko biktimen memoriala • Biarezinski Erreserba Naturaleko elur-oreinak, altzeak... • Marc Chagallek amestutako Viciebsk hiria • Kieveko Ruseko Polatsk zaharra • Narachanski P.N.ko lakuak • Hrodna, Erdialdeko Europaren oroitzapena • Gizateriaren Ondarea den Belovezhskaya P.N.ko basoetako bisonteak • Brest eta bertako arkitektura ikusgarria • Pinskeko hebrearren memoria • Nesvizh eta Mir-eko gazteluak, UNESCOren ondare.

Ibilbidea

Minskerainoko hegaldia–Jatyn –Biarezinskiko Erreserba – Viciebsk– Polatsk– Narachanski P.N. Hrodna –Belovezhskaya P.N. –Brest–Pinsk–Nesvizh–Mir–Minsk.

Zenbait datu interesgarri

Minskerainoko hegaldia, joan-etorria. Autobus pribatuko garraioa, ibilbide osoan. Bidaiaren barruan hiru parke nazional bisitatuko ditugu, eta bertan oinezko ibilbide batzuk egingo ditugu, bidaia asko aberastuko dutenak. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Minskerainoko hegaldi erregularra, joan- etorria.
    - Bielorrusiara sartzeko bisa edo bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Autobus pribatuko garraioa, ibilbide osoan.
    - Ibilbide osoan, turista- mailako hotela (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin).
    - Parke nazionaletarako sarrerak.
    - Bidaia- asegurua.
    - Eskupekoak (ikus baldintza- orriko oharra).
    - Bertako gidaria.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Monumentu eta museoetarako sarrerak. 
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu ez diren eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, ira. 1ean/urri. 1ean.

Prezioa : 1.780 + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Bielorrusia
Bisonteak eta shtetl-ak Europa erdialdean
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT