Foto Zimbabwe Natura basatiaren erresuma

Zimbabwe
Natura basatiaren erresuma

Zimbabwe
Natura basatiaren erresuma

Fauna basatia eta naturaren gordintasuna dira Zimbabweren erakargarritasunik handienak. Herrialde honek argia eta antzinako turismoa berreskuratu nahi ditu, eta arrazakeria eta nepotismo garaiak atzean utzi. Victoriako ur-jauziek betidanik erakarri izan dituzte mundu guztiko bisitariak, baina gehienetan bidaiek shona eta ndebele bizilagunen erresuma ibilbidetik kanpo utzi izan dituzte. Baina herrialde honek badu, ur-jauziez gain, parke nazionalen sare bikain bat, beste herritan ikusi ahal izaten diren animalia multzo haundirik gabe baina ezta turistena ere, "bost handiez” hainbat eratara gozatzeko aukera ematen duena: 4x4etan (P.N. Hwange), oinezko safarietan errinozeroak ikusteko (Matobo P.N.) edota itsasontzian Kariba lakuan (Kariba P.N. eta Matusadona P.N.). Zimbabwe Handiko hondakinak eta historia aberatsa eta Khamiko hondakinak, haitzuloetako pinturak, herrixkak, azokak... ikusteko gauza ugari. 

Interesguneak

• Victoriako ur-jauziak, naturaren opari ederra • Hwange P.N.ko “bost handiak” • Oinez, errinozero zuriaren atzetik • Matobo P.N.ko paisaia ederrak • Haitzuloetako artea eta Cecil Rhodesen hilobia • Kariba laku Parke Nazionala • Matusadona Parke Nazionala, barkuan eta ertzean zehar • Zimbabwe Handia, Saharaz hegoaldeko Afrikako hondakin zaharrenak • Khamiko hondakinak, beste Giza Ondarea • Shona etniako herrixkak eta azoka txikiak • Harare, Zimbabweko hiriburua eta goi mailako musikarien sehaska • Bulawayo, herriko bigarren hiriburua • Chinhoyiko haitzuloak. 

Ibilbidea

Victoria Fallserainoko hegaldia –Mlibizi –Kariba –Matusadona P.N. –Chinhoyi –Harare –Masvingo –Zimbabwe Handiko hondakinak –Bulawayo –Khamiko hondakinak –Matobo P.N. –Hwange P.N. –Victoria Falls.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbide interesgarria, bizia eta osoa, paisaien nahiz animalien ikuspegitik. Zimbabwek ez du biltzen animalia kopuru handiko kontzentraziorik, baina ia bakarka gozatu ahal izatearen xarma gehitzen du, oso presentzia turistiko txikiarekin Victoria Fallsetik haratago. Nolabaiteko azpiegitura-maila duen arren, turismoak erabat ahantzitako herrialde baterako bidaia; hots, Zimbabwera. Hainbat garraiobide erabiliko ditugu: autobus pribatua txikia, ferrya (Kariba aintzira zeharkatzeko), motordun etxe-txalupa (2 egunez Matusandona P.N.ko bizitza basatia ikusteko) eta lur mota guztietarako ibilgailuak (Matobo eta Hwange P.N.etako bisitetarako). Hoteletan eta bungalowetan egingo dugu lo. Neguko bidaia izango da, berez euririk gabe eta tenperatura atseginekin, gauetan hotzak izan arren. Banoako gidaria. 

Prezioaren Barruan

  • - Victoria Fallserainoko  hegaldi erregularra, joan- etorria.
    - Zimbabwera sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Autobus pribatu txikia, lurgaineko ibilbide guztirako. 
    - Turista motako hoteletan (lo egitea eta gosaria) eta bungalowetan egingo dugu lo ibilbide guztian.
    - Matobo eta Hwange parke nazionaletako bisitetarako 4x4 ibilgailuak.
    - Mlibizi- Kariba ferria, pentsio osoan.
    - Etxe- txalupa (houseboat) Matusadona P.N.an bi eguneko bisitaldirako, pentsio osoan.
    - Ibilbideak zehaztutako parke eta erreserba naturaletarako sarrerak, baita Cecil Rodhesen hilobira ere.
    - Matobo P.N.an egun osoko txangoa errinozeroak ikusteko.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, zehaztutakoak izan ezik. 
    - Zehaztuta ez dauden parke natural eta erreserba naturaletarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 17 egun

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria

Egunak: abu. 3.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Prezioa : 3.460 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Zimbabwe
Natura basatiaren erresuma
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT