Fauna basatia eta naturaren gordintasuna dira Zimbaweren erakargarritasunik handienak. Herrialde honek argia eta antzinako turismoa berreskuratu nahi ditu, eta oraindik amaitu ez diren arrazakeria eta nepotismo garaiak atzean utzi. Victoriako urjauziek betidanik erakarri izan dituzte mundu guztiko bisitariak, baina gehienetan shona eta ndebele bizilagunen erresuma ibilbidetik kanpo utzita. Hala ere, herrialde honek urjauziez gain, badu parke nazionalen sare bikain bat, "bost handi"ez hainbat eratara gozatzeko aukera ematen duena. lur mota guztietarako ibilgailuetan, oinezko safarietan, lehoi eta elefanteak (Hwange P.N.) edo errinozero zuri eta beltza (Matobo P.N.) gertutik ikusteko; kanoazko safarietan, Zambezi ibaian. Esperientzia zoragarria, benetan! Zimbawe Handiko hondakinak eta historia aberatsa, haitzuloetako pinturak, herrixkak, azokak...
Interesguneak
• Victoriako urjauziak, naturaren opari ederra • Lau eguneko ibilbidea kanoan, Zambezi ibaian • Hwangeko P.N.ko “bost handiak” • Manna Pools P.N.ko bizitza basatia • Matobo P.N.ko paisaia ederrak • Oinez errinozero zuriaren atzetik • Labarartea eta Cecil Rhodesen hilobia • Zimbawe handia, Afrika azpisahararreko hondakinik zaharrenak • Chimanimani mendiak • Shona pertsonen herrixkak eta azoka txikiak • Bulawayo, Zimbaweko bigarren hiria • Bvumba mendiak • Kariba aintzira izugarria zeharkatzeko ferrya • Kariba, izen bereko aintziraren ondoan • Chinhoyiko haitzuloak • Harare, Zimbaweko hiriburua eta musikari handi askoren sorlekua.
Ibilbide honek turismoak alde batera utzitako herrialde hau zeharkatzen du. Herrialdeko azpiegitura gehienak ez dira egun erabiltzen, Zimbaweko gobernuaren politikaren beraren eraginez, nazioarte mailako isolamenduagatik eta urtean bisitari gutxi jasotzen dutelako. Hainbat garraiobide erabiliko ditugu: autobus pribatua txikia, ferrya (Kariba aintzira zeharkatzeko), kanoa (4 egunez Zambezi ibaiko eta bazterretako bizitza basatia) eta lur mota guztietarako ibilgailuak (Matobo, Hwange eta Manna Pools P.N.etan). Hoteletan eta kanpatuta egingo dugu lo. Azpiegituren egoera txarra eta herrialdeko funtzionamendu txarra direla eta, ezusteko ugari izango ditugu. Neguko bidaia izango da, berez euririk gabe eta tenperatura atseginekin. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Hararerainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Zimbawen sartzeko bisatua.
Autobus pribatu txikia, lurgaineko ibilbide guztirako.
Lur mota guztietarako ibilgailuak Matopos, Hwange eta Manna Pools parke nazionaletan (“ranger” zerbitzua barne).
Matopos, Hwange eta Manna Pools parke nazionaletan, sarrera.
Ferrya Mbilizi- Kariba tarterako, pentsio osoan.
Zambezi ibaiko kanoazko zeharkaldia, lau egunez, pentsio osoan (ibaian zehar nabigatzeko baimenak barne).
Hoteleko osatua, birentzako geletan (gosaria eta lo egitea).
Aipatu tokietan kanpatuta emandako 4 gau.
Kanpatzeko material guztia, lozakua izan ezik.
Bidaiako asistentzia- asegurua.
Banoako gidaria.
Preziotik Kanpo
Otorduak, zehaztutakoak izan ezik.
Aipatu ez diren parke nazional eta museoetarako sarrerak.
Aireportuko tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 6an.
Prezioa : 2.650 € + aire tasak*.
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?