Foto Zimbabwe- Mozambikeko  hegoaldea Victoriako  ur-jauzietatik  Indiako Ozeanoko  tokirik australenera

Zimbabwe-
Mozambikeko hegoaldea
Victoriako
ur-jauzietatik
Indiako Ozeanoko
tokirik australenera

Zimbabwe-
Mozambikeko hegoaldea
Victoriako
ur-jauzietatik
Indiako Ozeanoko
tokirik australenera

  Fauna basatia eta naturaren gordintasuna dira Zimbabweren erakargarritasunik handienak. Herrialde honek argia eta antzinako turismoa berreskuratu nahi ditu, eta arrazakeria eta nepotismo garaiak atzean utzi. Victoriako ur-jauziek betidanik erakarri izan dituzte mundu guztiko bisitariak, baina gehienetan bidaiek shona eta ndebele bizilagunen erresuma ibilbidetik kanpo utzi izan dituzte. Baina herrialde honek badu, ur-jauziez gain, parke nazionalen sare bikain bat, "bost handi"ez hainbat eratara gozatzeko aukera ematen duena. lur-mota guztietarako ibilgailuak, oinezko safarietan, lehoiak edo elefanteak (Hwange) edo errinozero zuriak eta beltzak (Matobo P.N.) ikusteko, edota txalupetan Kariba lakuan (Kariba P.N. eta Matusadona P.N.).

Zimbabwe Handiko hondakinak eta historia aberatsa, haitzuloetako pinturak, herrixkak, azokak... ikusteko gauza ugari. Ibilbideak Mozambikeko hegoaldean jarraitzen du: turismo-bolada handietatik kanpo dagoena baina kostaldean paisaia ikaragarriak dituena. Indiako Ozeanoko hondartzak eta koralak, arrantzaleen herrixkak, koko-sail zabalak, ozeano harroa eta bizilagun xaloak eta lasaiak. Eta kostaldeko Inhaca uharteko itsasargia, Maputo adeitsu eta alaiaren aurrez aurre.  

Interesguneak

   • Victoriako ur-jauziak, naturaren opari ederra • Hwange P.N.ko “bost handiak” • Oinez, errinozero zuriaren atzetik • Matobo P.N.ko paisaia ederrak • Haitzuloetako artea eta Cecil Rhodesen hilobia • Kariba laku zabala zeharkatzeko ferrya • Matusadona Parke Nazionala, txalupan eta ertzean zehar • Zimbabwe Handia, Afrika azpisahararreko hondakinik zaharrenak • Shona etniako herrixkak eta azoka txikiak • Chinhoyiko haitzuloak • Vilanculos, Bazarutoko artxipelagorako atea • Morrungulo, Indiako Ozeano lasaia eta bakartia • Tofo, munduko arrainik handienaren bila: marrazo balea • Maputo, Afrikako hiribururik atseginena.

Ibilbidea

  Hararerainoko hegaldia–Kadoma– Masvingo–Zimbabwe Handiko hondakinak– Bulawayo–Matobo P.N.– Hwange P.N.–Victoria Falls–Mbilizi– Kariba–Matusadona P.N.–Chinhoyi– Chimoio– Vilanculos– Bazaruto P.N.–Morrungulo–Tofo– Maputo.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbide interesgarria, bizia eta osoa, paisaien nahiz animalien ikuspegitik. Nolabaiteko azpiegitura-maila duen arren, turismoak erabat ahantzitako herrialde bat –Zimbabwe– Mozambikeko hegoaldearekin (kostaldea, hondartzak, urpekaritza, jendea…) lotzen duen bidaia. Hainbat garraiobide erabiliko ditugu: autobus pribatua txikia, ferrya (Kariba aintzira zeharkatzeko), motordun etxe-txalupa (2 egunez Matusandona P.N.ko bizitza basatia ikusteko) eta lur mota guztietarako ibilgailuak (Matobo eta Hwange P.N.etako bisitetarako). Gehienetan hoteletan egingo dugu lo, baina gauren bat kanpatuta emango dugu. Neguko bidaia izango da, berez euririk gabe eta tenperatura atseginekin, bidaiaren hasieran hotzak izan arren. Banoako gidaria. 

Prezioaren Barruan

  •  
  • - Hegaldi erregularra, haranzkoan Harareraino, itzulera Maputotik.
  • - Zimbabwe eta Mozambikera sartzeko bisatuak.
  • - Aireportu eta hotelen arteko joan-etorriak.
  • - Autobus pribatu txikia, lurgaineko ibilbide guztirako.
  • - Matopos eta Hwange parke nazionaletarako bisitetarako lur-mota guztietarako ibilgailuak.
  • - Etxe-txalupa (houseboat) Matusadona P.N.erako bi eguneko bisitaldirako.
  • - Ibilbideak zehaztutako parke eta erreserba naturaleterako sarrerak.
  • - Turista-motako hoteletan (lo egitea eta gosaria) egingo dugu lo, ibilbide guztian, bi gautan izan ezik.
  • - Gau bat kanpatuta Morrungulon.
  • - Sukaldaria eta kanpatzeko materiala (lozakua izan ezik), Hwangerako.
  • - Bidaiako asistentzia-asegurua.
  • - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, zehaztutakoak izan ezik.
  • - Zehaztuta ez dauden parke natural eta erreserba naturaletarako sarrerak.
  • - Aire-tasak.
  • - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 4an.

Prezioa : 3.350 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Zimbabwe- Mozambikeko hegoaldea
Victoriako ur-jauzietatik Indiako Ozeanoko tokirik australenera
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT