Antipodetara egingo dugun bidaia honen lehen urratsa Ipar Uhartea izango da. Oso paisaia erakargarriak dituen Zeelanda Berriko uharte horretan maoriak bizi dira. Uhartean sumendi ugari daude eta paisaia oso basatia da, baina aldi berean badira zenbait hiri garrantzitsu ere, uhartearen alde modernoa erakusten digutenak. Nolanahi ere, uharte honek hego hemisferioko Zeelanda Berriko irudirik atseginena, lasaiena erakusten digu.
Hego Uhartean, berriz, Hegoaldeko Alpeetako gailurrek eta Tasmaniako itsasoko ur zakarrek orain arte gizakiontzat ia ezezaguna zen uharte baten edertasuna erakusten digute. Ikuskizuna ziurtatuta dago: elurrez beteriko gailurrak, baso hezeak, glaziarrak, lakuak, fiordoak... paisaiaren edertasuna. Hemen dago Cook mendia, Zeelanda Berriko tontorrik altuena, eta Milford Sound fiordoa, Kipling idazlearen hitzetan, munduko zortzigarren miraria dena. Eta bidaiari amaiera emateko, kontraste gisa, hegoaldeko lautadak eta britainiar kutsuko hiri nagusiak: Dunedin eta Christchurch.
• Bay of Islandseko itsasbazterrak • Waitangi, Zeelanda Berria nazioaren jaiolekua • Paihia, Russell eta Waiopua Kauri Forest • Coromandel penintsula, eta Paku mendia • Bay of Plenty • Rotoruako ur termalak • Tongariro P.N., hego hemisferioko ibilbiderik ederrena • Abel Tasman P.N. eta parkeko itsasbazterreko bidezidorrak • Pancake Rockseko harkaitzeko irudiak • Arthur’s Pass P.N., Alpeetako paisaiak • Te Anau, Fiorlandeko erdigunea • Milford Sound fiordoan zehar nabigatzen • Te Anauko kobazuloak • Mt Cook P.N.
Aucklanderainoko hegaldia – Paihia – Tairua – Rotorua – Tongariro P.N. – Wellington – Picton – Nelson – Abel Tasman P.N. – Greymouth – Arthur’s Pass P.N. – Wanaka – Queenstown – Te Anau – Dunedin – Mt Cook – Christchurch – Auckland.
Lur gaineko ibilbideetarako minibus pribatu bat erabiliko dugu. Ipar Uhartetik Hego Uhartera joateko ferrya hartuko dugu. Abel Tasman P.N.an taxi–txalupa hartuko dugu. Milford Sound fiordoan, txalupan ibiliko gara. Te Anauko ipurtargien kobazuloa bisitatuko dugu. Moteletan eta turista mailako hoteletan egingo dugu lo. Bidaia honetan garrantzizkoa da oinez egin nahi izatea, bisitatu nahi ditugun parkeak ahalik eta ondoen ezagutzeko. Banoako gidaria.
- Aucklanderainoko hegaldia, joan–etorria.
- Barruko hegaldia: Christchurch–Auckland.
- Aireportuen eta hotelen arteko joan–etorriak.
- NZeTA* deritzonaren kudeaketa ta ordainketa (ikus dokumentazioaren atala).
- IVL** deritzonaren kudeaketa ta ordainketa (ikus dokumentazioaren atala).
- Turista–motako hotel edo moteletako ostatua, birentzako geletan (bainugela pribatuarekin), ibilbide osoan.
- Auckland, Tairua, Wellington, Nelson, Greymouth, Franz Josef, Te–Anau, Dunedin eta Christchurchen 14 gosari barne guztira (ikusi ostatuen atala).
- Autobus pribatu txiki bateko garraioa, ibilbide osoan.
- Paihia–Russell ferrya.
- Wellington–Picton tarterako ferrya.
- Asbel Tasman P.N.ko itsasontziak.
- Te Anau kobazulorako txalupa eta sarrera.
- Milford Soundeko itsasontzia.
- Bidaiako asistentzia–asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
- Banoako gidaria.
- Otorduak, “Prezioaren barne” atalean zehaztutakoak izan ezik.
- Kultu zentro, museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire–tasak.
- Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- "Prezioaren barne" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 25 egun
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: aza. 1 / aza. 6.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Prezioa : 5.860 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.