Foto Yunnan Paisaiak eta etniak 3 Ibai Paraleloen Natur Erreserban

Yunnan
Paisaiak eta etniak 3 Ibai Paraleloen Natur Erreserban

Yunnan
Paisaiak eta etniak 3 Ibai Paraleloen Natur Erreserban

Yunnan Txinako probintziarik eder eta interesgarrienetako bat da, eta beste inork ez du hainbesteko paisaia eta etnia-aniztasuna eskaintzen. Hengduan mendilerroko Himalaia inguruko tontorretatik (6500 m), erliebea pixkanaka jaisten da zintzur estuen, baso alpetarren haran zabalen, aintzira itzelen, eremu karstiko eta bolkanikoen, te landaketen, kafe-sailen eta arroz-soroen artean, Xishuangbanna eskualdeko oihan tropikaletan urtu arte, Birmania, Laos eta Vietnamekin mugan. Testuinguru horretan, herrialdean dauden 56 talde etnikoetatik 25 inguru daude, hala nola Bai, Yi, Hui, Hani, Naxi, Dai, Bulang, Mosu, Naxi, Drun, Akha, Miao, Lisu, Nu, tibetarrak... kolore eta kulturen benetako mosaikoa osatzen dutenak.

Gure ibilbideak hiru ibai handiren arroak jarraituko ditu: Yangtse, Gorria eta Mekong ibienak. Hiruak ere, antzinatik izan dira Asia hego–ekialdeko lurralde honetan pertsonen, salgaien eta jakintzen joan–etorrirako autobide naturalak. Asiako karabana–bide ezagunenetako baten urratsak jarraituko ditugu, Chamagudao bidea hain zuzen ere (antzinako tearen eta zaldien bidea), zeinaren aberastasunei esker eman zen zenbait erreinu nabarmenen historia eta ondarea. Askotariko tribuz osatutako tapiz koloretsuaz gain, arkitektura estiloetan islatzen den ondare kulturala ere ikusi ahalko dugu; hala nola, etxebizitzetan, jauregietan, estupetan, tenpluetan, edota hinduismo, budismo, taoismo, xamanismo, animismo, nahiz arbasoenganako edo Benzhuenganako kultuaren kutsuak dituzten sinesmen askotariko monastegietan.

Interesguneak

• Shilingo harrizko basoa • Egun Shangrila deituriko Zhongdiango mendi garaiak eta kultura tibetarra • Tigrearen Jauziak izeneko arroilak Yangtse ibaiaren arroan • Lijiang eta Shigu, naxi etniaren eremuak • Tearen eta zaldien karabana–bidearen salerosketa gune historikoak: Shaxi eta Weishan • Dali, bai etniaren hiriburua, Erhai lakuaren ertzean • Weishan eta Gongchang dorrea, Nanzhao erreinuaren hiriburu • Jianshuiko Konfuzioren tenplua • Yuanyangeko arroz-terrazak, Gizateriaren Ondarea • Pu’Er eta Jingmaishango te landaketak • Xishuangbannako ingurune tropikalak, Mekong ibaiaren ertzean, eta bere therevada tenplu budistak.

Ibilbidea

Kunmingera hegaldia – Shilin – Zhongdian (Shangrila) – Lijiang – Shaxi – Dali – Weishan – Jianshui – Yuanyang – Pu´Er – Jingmaishan – Jinghong – Kunmimg.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbide aktiboa, landa-izaera eta izaera etniko nabarmena duen txinatar eskualde bat zeharkatzeko aukera emango diguna.

Egunero egiten dira pasioak, ibilaldiak, eskilarak (batez ere tenpluetan eta inguru erlijiosoetan) eta bestelako oinezko gerturatzeak beharrezkoak diren bisitak. 

Hainbat garraiobide erabiliko ditugu: lurreko ibilbideetarako aire girotua duten minibus edo furgoneta pribatuak eta abiadura handiko tren bat, eta Kunming eta Shangrila artean barne hegaldi bat egingo dugu.

Hostatuak askotarikoak dira, euren artean maila eta kategoria oso desberdinekoak. Gutxiengo etnikoen eremuetatik kanpo, turista mailako hotelak eta ostatu arruntak erabiliko ditugu. 

Garrantzitsua da kontuan izatea gutxiengo etnikoen eremu batzuetan ostatuak oso oinarrizkoak direla. Egonarria beharko dugu eta sortzen diren eragozpenak erlatibizatzen jakin beharko dugu. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Kunming–era joan–etorria, hegaldi erregularrean Pekindik barrena.
    - Kunming–Shangrila arteko barne hegaldiak.
    - Abiadura handiko trena Jinghong eta Kunming artean.
    - Aireportu, tren geltoki eta hotelen arteko joan–etorriak.
    - Autobus edo minibus pribatua aire egokituarekin ibilbide guztian.
    - Kunming, Shangrila, Lijiang, Shaxi, Dali, Jianshui, Yuanyang, Pu´Er eta Jinghong- en (13 gau) turista–mailako hoteletan ostatua, birentzako geletan eta bainugelarekin, gosaria barne. 
    - Weishan y Jingmaishan- en (3 gau) ostatu arruntetan lo egingo dugu, gosaririk gabe, birentzako geletan eta bainugelarekin.
    - Bidaia asistentzia–asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian). 
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barne” atalean zehaztuta ez dauden otorduak. 
    - Aire–tasak. 
    - Monumentu eta museoetarako sarrerak.
    - Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 19 egun

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria

Egunak: abenduaren 1etik 19ra.

Irteerak: MAD.

Prezioa : 3.180 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Yunnan
Paisaiak eta etniak 3 Ibai Paraleloen Natur Erreserban
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT