Foto Niger Air mendiak eta Tenere basamortua Tenere lautadako azken karabanak

Niger
Air mendiak eta Tenere basamortua Tenere lautadako azken karabanak

Niger
Air mendiak eta Tenere basamortua Tenere lautadako azken karabanak

Urrutiko Bilmako gatzagetan, udako tenperatura altuak aprobetxatuz, ura lurrindu eta gatz kopuru handiak sortu ohi dira, urte askotako teknikak erabilita. Urritik aurrera, tenperaturek behera egiten dute eta karabanetan garraiatzen da gatza, Bilmatik Agadez hiriraino, 700 kilometro zeharkatu ostean. Eta hori udazken guztietan, antzinatik datorren ohiturari jarraituz. Gaur ere, XXI. mendearen hasieran, gamelu-karabanak ikus daitezke Tenere basamortuko hareak poliki-poliki zeharkatzen, aurreko mendeetatik datorren ohiturari eutsiz. Gatza, Tenere basamortuaren erraietan dago, baina karabanetako kideak Air mendietatik etorri ohi dira. Baina karabana horiek eta karabanen inguruko bizimodua desagertzeko zorian daude, eta aurrerantzean ez dugu ikuskizun horretaz gozatzeko aukera askorik izango.# Ziur gaude proposatzen dizugun Saharako ibilbide hau egun basamortu horretan egin daitekeen osatuenetakoa dena, karabanekin batera, Air mendietako Chiriet edo Arakako duna ikusgarriak ikus ditzakegulako, baita Agadez hiriko sudandar arkitektura, Djadoko gotorleku ahantzien edertasuna eta zibilizaziotik at bizi diren tuareg edo tubu etnien bizilekuak ere. Eta gainera dinosauruen fosil-aztarnategi garrantzitsu bat bisitatuko dugu: Tawasi. Dena, nomaden bidaiatzeko estilo eta planteamenduarekin, azken batean bidaia hau basamortua eta aire zabaleko bizimodua atsegin dituzten bidaiarientzat antolatuta dago eta.#

Interesguneak

• Chiriet, duna handiak • Arakao, geologiako harri bitxia • Timia, oasi zoragarria Air mendien erdian • Agadez: sudandar arkitektura • Tawasiko dinosauroak • Tenere basamortua • Gatz-karabanak • Fachiko gatzagak • Bilmako gatzagak • Oridako arkua • Djado goi-lautadako gotorlekua • Djada: herria eta gotorlekua • Djado mendiak, urrutiko edertasuna •

Ibilbidea

Niameyrainoko hegaldia – Tawasi – Tiguidit – Tenereko Zuhaitza – Fachi – Bilma –Dirkou –Seguedine– Djado –Chirfa – Adrar Chiriet – Arakao – Tin Telous – Timia – Agadez –Niamey.

Zenbait datu interesgarri

Bidaia hau gogorra da. Lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu (4 pertsona ibilgailuko). Sukaldariak, jatekoa, erregaia, ura eta bidaiarako gainerako material guztiak garraiatzeko laguntzako ibilgailu bat edukiko dugu. Niameyn eta Agadezen hotelean egingo dugu lo. Ibilbidearen gainerako tokietan, prezioaren barruan pentsio osoa dago sartuta. Basamortuan egun batean baino gehiagotan kanpatuta egotea zer den dakiten pertsonei begira diseinatutako ibilbide. Zalantzarik gabe, basamortua ezagutzeko ibilbideen artean, onenetakoa. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Niamey ra joan- etorriko hegaldia. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Nigerren sartzeko bisatua. Niamey–tik Agadezerainoko trasladoa, autobusean. Ibilbide osoko garraioa, lur mota guztietarako ibilgailuetan (gidariekin). Ibilgailu bakoitzean 4 pertsona, gehienez. Niamey eta Agadezen, turista motako hotelean lo egitea. gosaria. Basamortuko ibilbideak: 14 gaueko kanpaldia, pentsio osoan (ur minerala barne). Kanpalekuetako gai guztiak (lozakua izan ezik). Nigerren bidaiatzeko baimenak. Basamortuko zeharkaldirako sukaldaria eta sukaldea. Tokian tokiko gidaria (nahitaezkoa). Bidaia- asegurua. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Zehaztuta ez dauden otorduak. Museo eta monumentuetarako sarrerak. Aire- tasak. Aireportuko tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, urr. 3an/aza. 2an.

Prezioa : 2.490 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Niger
Air mendiak eta Tenere basamortua Tenere lautadako azken karabanak
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT