Gogorra, babesgabea, ia-ia irreala. Eta hori gutxi ez balitz, desagertzera zigortua, herria bitan zatitzen duen arrakala batek Afrikako adarretik erauzten duela. Horrelakoa da Djibuti: muturretako lurraldea: muturreko edertasuna duen geologiaren gutizia honetan afar eta issa etniakoak bizi dira, gutxien ezagutzen diren etnietako bi, ezezagunenak agian, baina oso basatiak, eta ohitura zaharrei eta ezaugarri nomadei ondo eutsi dietenak eremu lehor eta antzu horietan. Abbe eta Assal lakuetako koloreak eta irudi irrealak… beste planeta bateko paisaien itxurakoak. Tximiniak karedunak, munduko lakurik gatzdunena, Rift faila, Ardobouka sumendi gaztea, Bankoaulé eta Ditillouko mendiko herrixkak, Tadjourako koral ikusgarriak, Goubeteko badia... natura gordin-gordina. Ongi etorriak Martera!
• Djibuti, Itsaso Gorriaren ertzeko hiri bitxia • Abbe lakua, Rift haraneko haustura • Assal lakua: laba solidoak eta gatzagetako paisaiak, Afrikako sakonunea (150 metro itsas maila azpitik) • Goubet badiako koral-hondoak • Ardokoubako kono bolkanikoak • Day Basoko Parke Nazionala • Abourmako haitzuloetako grabatuak • Bankouale eta Ditillouko mendialdeko herriak: lorategiak, arroilak eta wadiak • Godoriako mangladia eta Obockeko itsasargia • Snorkela eta koralak Tadjourako harea txuriko hondartzan • Tadjourako Golkoan nabigazioa eta bainua marrazo baleen artean.
Djibutirainoko hegaldia –Abbe lakua –Assal lakua –Goubet-eko badia –Ardokoubako sumendiak –Day Basoko P.N. –Abourmako haitzuloetako grabatuak –Bankouale –Ditillou –Godoria –Obock –Tadjoura –Djibuti.
Ohiko bideetatik at geratzen den bidaia da hau, oso interesgarria baina, aldi berean, bizi-bizia eta gogorra, batez ere azpiegituren falta eta paisaiaren lehortasunagatik. Herriaren distantzia txikiak direla eta aukera izango dugu ibilaldi interesgarriak egiteko. Djibutirainoko hegaldia, joan-etorria. Ibilbide guztian lur mota guztietako ibilgailuak erabiliko ditugu (4 pertsona ibilgailuko). Hoteletan hiru gau eta akanpaleku finkoetan beste sei gau emango ditugu, pentsio osoan bidaiaren 2. egunetik 9. eguneko bazkarira bitartean. Udako lozaku arina eraman behar da, negua izan arren. Banoako gidaria.
- Djibutirainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria, Istanbuletik.
- Djibutin sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorri guztiak.
- Ibilbide guztiko lur mota guztietako ibilgailuetako garraioa (4 pertsona ibilgailu bakoitzeko).
- Djibuti Town- en eta Tadjouran turista- mailako hoteletan egungo dugu lo.
- Gainontzeko ibilbidean oinarrizko kanpaleku finkoetan lo egingo dugu.
- Pentsio osoan bidaiaren 2. egunetik 9.eko bazkarira bitartean.
- Bidaia- asegurua.
- Afar eskualdeko gidaria.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 10 egun
Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: abenduaren 28tik urtarrilaren 6ra.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Oharra : BIO eta BCNko irteerek egun bat lehenago izango dute eta gaua pasako dute Istanbulen.
Prezioa : 2.350 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.