Foto Djibouti-Etiopia Danakilgo sakonunea,   afar etniaren bizilekua

Djibouti-Etiopia
Danakilgo sakonunea,
afar etniaren bizilekua

Djibouti-Etiopia
Danakilgo sakonunea,
afar etniaren bizilekua

Bidaia hau berezia da guztiz. Ibilbide honek gure planetako lurralde bortitzenetako batera garamatza, punturik baxuena itsasoaren mailaren azpitik 120 metrora duen Danakilgo sakonunera. 

Djiboutitik helduko gara, lurralde hauetara, beraz ingurune honen ikuspegi orokorrago bat edukiko dugu. Bertan bizi dira afar etniakoak, Afrikako adar itxurako lurralde horretan gutxien ezagutzen diren etnietako bat, ezezagunena agian. Oso basatiak, eta ohitura zaharrei eta ezaugarriei ondo eutsi dietenak. Mendeak daramatzate Essaile lakutik gatza ateratzeko lanetan, Danakil deritzon sakonunean. Beraiek garraiatzen dituzte lakutik ateratako gatz-multzoak, gameluen gainean, Abisiniako goiko lurretara, karabana osatuz baina kamioiak hasi direnetik gatza garraiatzen, gero eta sailagoa da horietako karabana bat ikustea.  Dallolgo gatzagetako koloreak, irudi irrealak… beste planeta bateko paisaien itxurakoak. Eta sentsazio bera Er-Tale sumendiko –aktiboa dena– kraterraren ondoan gaua emandakoan (munduan horrelako beste lau baino ez daude). Naturaren indarra, mugarik gabekoa eta gordin-gordina, gertutik ikusteko aukera. Ikuskizun paregabea. Ohiko bideetatik at geratzen dena, oso interesgarria baina, aldi berean, bizi-bizia eta gogorra.

Interesguneak

• Djibouti, Itsaso Gorriaren ertzeko hiri bitxia • Assal lakua: laba solidoak margotutako paisaiak • Abbe, Rift haraneko haustura • Danakilgo sakonune handia eta afar etniaren bizilekua • Dallol, gatzagetako kolorezko formazioak • Er–Tale, planetan dauden laba aktiboko bost lakuetako bat.

Ibilbidea

Djiboutirainoko hegaldia –Goubet –Assal lakua – Goda mendiak –Bankualé –Ras Bir –Abbe lakua –Semera –Adfera –Dodom –Er-Tale sumendia –Hamed Ale –Dallol –Gheralta –Mekelle –Kombolcha –Addis Abeba.

Zenbait datu interesgarri

Djiboutirainoko hegaldia, itzulera Addis Abeba hiritik. Ibilbide guztian, lur mota guztietako ibilgailuak erabiliko ditugu (4 pertsona ibilgailuko). Hiru egunez aire zabalean kanpatuko dugu, pentsio osoan; gainerakoan, turista-mailako hotelak erabiliko ditugu, batzuk oso oinarrizkoak. Udako lo-zaku arina eraman behar da, negua izan arren.

Ibilbidearen ezaugarriak kontuan edukita, ezusteko ugari egon daitezke. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Djiboutirainoko nazioarteko hegaldia, itzulera Addis Abebatik.
    - Djiboutin sartzeko bisa.
    - Etiopian sartzeko bisa.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorri guztiak.
    - Ibilbide guztiko lur mota guztietako ibilgailuetako garraioa (4 pertsona ibilgailu bakoitzeko). 
    - Djibouty town, Tadjura, Mekelle, Wukros, Kombolcha eta Addis Abeba hirietan: turista- mailako hotela (gosaria barne).
    - Bankualé eta Abbe lakuan: oinarrizko lodge- ko ostatua (pentsio erdia).
    - Danakilen: Hiru gaueko kanpaldia (pentsio osoa).
    - Kanpatzeko material guztiak (lo- zakua izan ezik).
    - Er- Tale sumendira kanpatzeko materiala igotzeko mandoak.
    - Afar eskualdean sartzeko baimenak.
    - Bidaia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Afar eskualdean, bertako gidariak.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean aipatuta ez dauden otorduak.
    - Herrixka, merkatu- eremu, museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - "Prezioaren barruan" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 3.350 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Djibouti-Etiopia
Danakilgo sakonunea, afar etniaren bizilekua
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT