Yemengo ekialdeko basamortuan mendi, arroila, haran eta herri txiki eta hiriz osatutako sare bat dago, Wadi Hadramaut izen generikoaren pean. Eremu zabal honetako lur idorretatik hainbat zibilizazio eta ibilbide komertzial igaro dira, intsentsuaren ibilbidea nabarmenduz. Leku gutxi geratzen dira munduan oraindik denboraren tunelean gaudelako sentsazioa agertzen zaigunean. Eta hau, zalantzarik gabe, horietako bat da.
Aldameneko Omango mendebaldeko Dofar eskualdean bidaia hau hasi eta bukatu egingo dugu, bere garaian arabiar penintsula zeharkatzen zuten intsentsuaren karabanetako ezinbesteko bidegurutze izan zena. Salalah hiritik eta labarrez eta kokondoetako hondartzez margotutako kostaldetik basamortura gidatuko dugu, Ubar antzinako hiri galduaren aztarnetara helduz, hots, “Areetako Atlantida”raino.
Yemenera Shihan mugatik sartuko gara, Rub al Khalin barneratuz eta basamortu itzel honetako azken nomadak gertutik ezagutuz, mahra beduinoak hain zuzen. Hadramaut bailaran sartzen ari gara dagoeneko: Seiyunek eta Tarimek beren oasiak eta eragin indikoko arkitektura erakusten dituzte; Shibam, basamortuko Manhattan deiturikoa, Gizateriaren Ondare gisa katalogatuta dago adobezko etxe orratzengatik; Wadi Du'an fotogenikoak ezinezko tontorretako herri txikiak eta palmondo batzuk ezkutatzen ditu; Mukallak eta Yemengo ekialdeko kostaldeak itsasbazterrak ozeanoko haize freskoa eta bertako arrantzaleak eskaintzen dizkigute.
• Salalah, Dhofar eskualdeko hiriburua • Dawka wadiko intsentsu zuhaitzak • Ubar, areetako galdutako hiri mitikoa • Rub al Khaliko al mahra beduinoak • Wadi Hadramaut, mendi, arroila eta haranen basamortua • Shibam, adobezko etxe orratzak • Wadi Du'an eta bere harrizko herriak, benetako arrano–habiak, Hayz al Jazeelen kasu • Seiyun eta Tarim, arkitektura eta azokak • Mukalla eta bere portu koloretsua eta merkatu animatua • Itsas labar eta hondartzak Omango kostaldean.
Salalaherainoko hegaldia – Shihan – Rumah – Tarim – Seiyun – Shibam – Wadi Du’an – Al Hajjarain eta Sif – Mukalla – Al Gaydah – Salalah.
Natur eta giza bidaia. Salalaherainoko hegaldia. Ibilbiderako autobus txikiko eta 4x4 motako ibilgailuak Dhofar eskualdean eta furgoneta erosoetan aldiz Wadi Hadramauten, Omanera itzuli arte, gidatzeko etape luze batzuekin. Salalah, Shihan, Seiyun eta Mukallan turista–mailako hotelean lo egingo dugu, zertxobait apalagoetan Wadi Hadramauten egin beharreko ibilbidean. Ibilaldi batzuk oinez egingo ditugu. Banoako gidaria.
- Salalah–rainoko joan–etorria, hegaldi erregularrean.
- Yemenen sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- Autobus txikiko garraioa eta lur–mota guztietarako ibilgailuak Omango zeharkaldian eta furgoneta erosoetan wadi Hadramauteko ibilbide osoan.
- Turista–mailako hotela Salalah, Shihan, Seiyun eta Mukallan, gosaria barne.
- Hotel apalagoetako ostatua Rumah, wadi Du’an eta Al Gaydah hirietan.
- Bidaiaren 4., 5., 6. 7. 8. eta 9. egunetan pentsio osoa, Yemengo ibilbidean.
- Museo, jauregi eta monumentuetako sarrerak Yemenen.
- Baimenak eta segurantza Wadi Hadramauteko ibilbidean.
- Kanpatzeko baimenak.
- Bidaiako asistentzia–asegurua.
- Wadi Hadramauten bertako gidaria.
- Eskupekoak* (ikusi oharra baldintza–orrian).
- Banoako gidaria.
- Zehaztuta ez dauden otorduak.
- Aire–tasak.
- Omango museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 11 egun
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria
Egunak: abenduaren 26tik urtarrilaren 5era.
Irteerak: BCN.
Prezioa : 3.680 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.