Himalaiako toki ezkutu batean, Tibeten mendebaldeko urrutiko zoko batean, Manasarovar laku sakratuaren ertzean, tontor batek liluratzen gaitu; haren ertz perfektuek, haren gailurreko kono zuriak eta haren espiritualtasunak. Kailash mendi sakratua da. Baina edertasuna soilik ez da nahikoa budistek eta hinduistek Kailash mendiari dioten begirunea azaltzeko.
6.714 metroko altuera du, eta milaka eta milaka erromes hurbildu ohi dira urtero-urtero “Unibertsoaren erdia” deritzon toki sakratu honetara. Bertan sortzen dira gailur handien herrialdeari eta Indiako azpikontinentearen zati handi bati bizia ematen dioten hiru ibai nagusiak.
Edonondik urrun, aparte, Tibeteko goi-lautadatik Kailash mendiraino iristea berez aparteko bidaia da, parekorik ez duena.
Katmandutik abiatuta, Tibetekiko muga zeharkatuko dugu eta Manasarovar lakuaren (4.558 m) ertzeraino joango gara. Han lakuaren inguruko lau eguneko zeharkaldia egingo dugu, gorputzak egokitu edo aklimatatzeko, ondoren Kailash mendiaren inguruko ibilbidea egiteko asmoa dugulako.
Kailashen inguruko oinezko zeharkaldiak beste 3 egun kenduko dizkigu, mendi sakratuaren inguruan, betiere erromesekin batera. Ibilbide guztian Banoako gidari bat izango dugu gurekin.
- Katmandurainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
- Nepalen sartzeko bisa.
- Txinan sartzeko bisa.
- Tibet barruan bidaiatzeko baimena.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Katmandun, turista- mailako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugela pribatuarekin).
- Dzongka, Saga, Darchen eta Tingrin oinarrizko aterpetxeetan ostatua (lo egitea eta gosaria).
- Gainerako ibilbidean, birentzako dendetan, kanpatuta, lo egitea.
- Autobus pribatuko garraioa: Katmandu- Kyiron- Katmandu.
- Tibeteko ibilbide guztian, autobus pribatu txiki bat garraiobide.
- Trekkinga egiteko azpiegitura osoa: sukaldaria, sukaldea, laguntzailea, birentzako dendak, jantoki- denda, zerria (lo- zakuaren azpikoa)… lo- zakua izan ezik.
- Kailash mendiko ibilbidean, taldearentzako materiala eta bakoitzaren ekipajea garraiatzeko yakak.
- Zazpi egunetan pentsio osoa, (bidaiaren 8,9,10,11,12,14 eta 15 egunetan).
- Kanpatzeko tasak.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Banoako gidaria.
- Janariak eta edariak.
- Aire- tasak.
- Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Trekk-egunak: 8
Trekking-maila: 2
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 2an.
Oharra : Madrilgo irteera bezperan izango dira.
Prezioa : 3.580€ + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.