Foto Vietnam Itsas dragoiak  eta mendietako  maitagarriak

Vietnam
Itsas dragoiak
eta mendietako
maitagarriak

Vietnam
Itsas dragoiak
eta mendietako
maitagarriak

  Vietnamek 1991an bidaiatzeko debekuak kendu zituen eta normaltasunez hasi zen turismo-bisatuak banatzen. Hurrengo urtean Banoa bertan zen, Indotxinako ekialdeko herrialdea zeharkatzen. Hogei urtez izan gara Vietnamgo garapena gertutik ikusten, urtetik urtera eskualde berriak zabaltzen ziren heinean, gure programan sartzen.

Gainera, azken urteotan hainbat garraiobide erabili izan ditugu Vietnam ezagutzeko: bizikleta, motorra, oinez, garraio publikoak… urtetik urtera zabaltzen ari ziren Vietnamgo probintzia guztietara iristeko, eta lehendik ezagutzen genituenak hobeto ezagutzeko.

Esperientzia horretan oinarrituta, Vietnamerako gure proposamen gaurkotua eskaini nahi dizugu. Berriro ere Mekong ibaiko deltatik abiatuko gara, ondoren erdiko kostaldeko hiriak eta herriak ezagutuko ditugu eta, bidea amaitu aurretik, iparraldeko mendietako herrixkak bisitatuko ditugu.

XXI. mendeko Indotxinako errealitatea ezagutzeko leiho bat

Oharra: Abuztuan eta Urrian irteera izango da Bilbotik aurreko egunean.

Interesguneak

  Ho Chi Minh hiriko kaleetako erritmoa • Mekong ibaiaren delta: Ben Tre, Can Tho, Vinh Long... bizitza ibaian eta ibaitik • Hoi An, XVII. mendeko merkataritzako portu zaharra • Hoang Lien mendietako herrixkak, azokak eta paisaiak, ipar-mendebaldeko gutxiengo etnikoen aniztasunaren erakustoki • Erregeen mausoleoak eta Hue Hiri Debekatua • Mekongeko khmer krom gutxiengoa: Behe-Kanbodiako oroitzapenak • Phong Nha-Ke Bang P.N., UNESCOK gizateriaren ondare izendatua: paisaia karstikoak, haitzuloak, basoak… • Lakuz inguratutako hiri ederra: Hanoi • Dragoiaren badiaren magia: Ha Long.

Ibilbidea

  Ho Chi Minherainoko hegaldia –Can Tho –Vinh Long –Ho Chi Minh hiria –Hoi An –Hué -Chay Lap –Hanoi –Lao Cai –Sa Pa –Hanoi –Cat Ba –Ha Long –Hanoi.

Zenbait datu interesgarri

Bidean hainbat garraiobide erabiliko ditugu: autobus txikia, trena (literekin), barruko hegaldi baterako hegazkina eta txalupa. Sa Pa eskualdean oinezko ibilbideak egingo ditugu, herrixkak ikusi eta paisaiaz gozatzeko. Turista mailako hoteletan egingo dugu lo. Mekong ibaiaren deltan, Phong Nha-Ke Bang P.N.an eta iparraldeko gutxiengo etnikoen eskualdean gau bat bertako etxeetan emango dugu. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  •   - Nazioarteko hegaldia, haranzkoan Ho Chi Minhera eta itzuleran Hanoitik. 
    - Barruko hegaldia: Ho Chi Minh hiria- Da Nan. 
    - Vietnamen sartzeko bisatua. 
    - Dong Hoi- Hanoi eta Hanoi- Lao eta Cai- Hanoi tarteetarako trena (literekin). 
    - Aireportu, kai edo tren- geltokien eta aireportuen arteko joan- etorri guztiak.

  • - Ibilbide guztiko garraioa, autobus txiki batean (aire girotuarekin). 
    -Hidrofoil motako itsasontziko bidaia: Hai Phong-Cat Ba. 
    -Txalupa-ibilbideak: My Tho, Can Tho eta Vinh Long hirietan (Mekong ibaiko deltan), Hue, Phong Nha-Ke Bang P.N.an eta Tam Coc hirian. 
    -Ha Long hirian: bertako txalupa bateko bisitaldia, gau bat txalupan emanda, birentzako edo askorentzako geletan (pentsio osoa), 20. eguneko gosaritik 21. eguneko bazkarira arte. 
    -Hiru gau trenean (lo egitea), literekin. 
    -Vinh Long, Chay Lap eta Ta Phin hirietan, oinarrizko mailako bertako etxeetan emango dugu gau bat, askorentzako geletan eta komunak elkarrekin konpartituz (pentsio erdia, lo egitea, afaria eta gosaria). 
    -Ibilbidearen gainerako egunetan: turista mailako hotelak (lo egitea eta gosaria) birentzako geletan. 
    -Phong Nha-Ke Bang P.N., Tam Coc, Ha Long eta Sa Pa-n sartzeko tasak. 
    -Bidaiako asistentzia-asegurua. 
    -Ingelesez dakien tokian tokiko gidaria. 
    -BANOAko gidaria.

     

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik. 
    - Museo eta monumentuetarako sarrerak. 
    - Aire- tasak. 
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

     

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 2an/ira. 3an/urr. 1ean.

Prezioa : 2.450 € + aire tasak*

Gehigarria : Abuz. 150 €

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Vietnam
Itsas dragoiak eta mendietako maitagarriak
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT