Elezaharrak dioenez, vietnamdar nazioaren jatorria Lac Long itsasoko jauna dragoiaren eta Au Co mendietako hilezkorren alaba maitagarriaren ezkontzaren ondorioa omen da. Ezkondu ostean ezkontideen artean sortutako tirabirek lurraldearen eta semealaben banaketa eragin zuten. Dragoia kostaldera joan zen bizi izatera semealaben erdiekin, eta viet etnia sortu zuten. Gainerako semealabek amarekin batu eta mendi aldera jo zuten, barruko etniak sortuz. Kondairako pertsonaia horien ondorengoei bisita egiteko gonbitea egiten dizugu.
#Gerragaraiko urteak atzean utzi ondoren, Vietnam berriro azaltzen zaigu, ateak zabalik eta kultura zabala erakutsiz. Bidaia honek XXI. mendeko Indotxinako errealitatera irekitako leihoa izan nahiko luke. Mekong ibaiaren deltan abiatu eta hortik itsasbazterreko erdialdeko hiriak eta herriak ikusi ostean iparraldeko paisaia menditsuetara egingo dugu. Ibilbideak vietnamdarren herrialdea ezagutu eta gerran galdutako denbora berreskuratzeko ahaleginaz jabetuko gara.
Interesguneak
• Ho Chi Minh hiriko kaleetako erritmoa • Mekong ibaiaren delta: Ben Tre, Can Tho, Hon Chong, Vinh Long... bizitza ibaian eta ibaitik • Hoi An, XVII. mendeko merkataritzako portu zaharra • Hoang Lien mendietako herrixkak, azokak eta paisaiak, iparmendebaldeko gutxiengo etnikoen aniztasunaren erakustoki • Erregeen mausoleoak eta Hue Hiri Debekatua • Lakuz inguratutako hiri ederra: Hanoi • Dragoiaren badiaren magia: Ha Long.
Ibilbidea
Ho Chi Minherainoko hegaldia –Can Tho –Hon Chong –Vinh Long –Ho Chi Minh hiria –Hoi An –Hue –Hanoi –Cat Ba –Ha Long –Hanoi –Lao Cai –Sa Pa –Hanoi.
Zenbait datu interesgarri
Bidean hainbat garraiobide erabiliko ditugu: autobus txikia, trena (literekin), barruko bi hegaldirako hegazkina eta txalupa. Sa Pa eskualdean oinezko ibilbideak egingo ditugu. Turista mailako hoteletan egingo dugu lo. Mekong ibaiaren deltan eta iparraldeko gutxiengo etnikoen eskualdean gau bat bertako etxeetan emango dugu. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Nazioarteko hegaldia, haranzkoan Ho Chi Minhera eta itzuleran Hanoitik.
Barruko hegaldiak: Ho Chi Minh hiria- Da Nang eta Hue- Hanoi.
Vietnamen sartzeko bisatua.
Hanoi- Lao eta Cai- Hanoi tarteetarako trena (literekin).
Aireportu, kai edo tren- geltokien eta aireportuen arteko joan- etorri guztiak.
Ibilbide guztiko garraioa, autobus txiki batean (airea girotzeko ekipoarekin).
Hidrofoil motako itsasontziko bidaia: Hai Phong- Cat Ba.
Txalupa- ibilbideak: My Tho, Can Tho, Hon Chong eta Vinh Long hirietan (Mekong ibaiko deltan), Hue eta Tam Coc hirian.
Ha Long hirian: gau bat txalupa batean, bertako txalupa bateko bisitaldia, txalupan bertan lo eginez birentzako edo askorentzako geletan (pentsio osoa), 15 eguneko gosaritik 16. eguneko bazkarira arte.
Bi gau trenean (lo egitea), literekin.
Vinh Long eta Ta Phin hirietan, oinarri- oinarrizko mailako bertako etxeetan emango dugu gau bat, askorentzako geletan eta komunak elkarrekin konpartituz (pentsio erdia, lo egitea, afaria eta gosaria).
Ibilbidearen gainerako egunetan: turista mailako hotelak (lo egitea eta gosaria) birentzako geletan.
Tam Coc, Ha Long eta Sa Pa hirietara sartzeko tasak.
Bidaiako asistentzia- asegurua.
Ingelesez dakien tokian tokiko gidaria.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
Museo eta monumentuetarako sarrerak.
Airetasak.
Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen: