Agian topikotzat hartuko zenuke Indotxinako penintsulak gure planetan parekorik ez duela esango bagenizu, lur eremu horrek eskaintzen dizkigun kulturen originaltasuna eta pertsona eta paisaien aniztasuna ikaragarriak direlako. Guk, ordea, ez daukagu inolako zalantzarik. Asiako XXI. mendeko bizimodu ezberdinak ezagutu eta dastatzeko aukera interesgarrienetako bat da, onena ez esatearren: Vietnamgo hirietako motorrez beteriko kale jendetsuetan barrena ibiltzea edo parke nazionaletako eta mendietako herrixketako lasaitasunean galtzea, antzinako bizimoduari eutsi dioten paisaien artean.
Han etniaren eraginpeko eremuaren eta Indiako azpikontinentearen artean, Vietnam ikaragarrizko arragoa bat da, berez duen nortasun indartsuagatik eta Asiako filosofia nagusien (hinduismoa, budismoa eta taoismoa) iturri bizitik edaten duten tradizio zaharren aberastasunagatik, baita Vietnamgo berezko nortasunagatik (arbasoen eta heroi nazionalenganako begirunean islatzen dena, esaterako) eta frantziarren okupazio garaiaren eta kolonialisten aurkako borroken ondorioz gaur arte iraun duten mendebaldeko eraginengatik (kristautasuna, marxismoa…) ere. Zorionez, gerra garaia museo eta monumentuetan baino ez da gordetzen, eta izpiritu berritzaile eta ekintzaile sutsuari esker viet-en herrialdeak aurrera egiten jakin izan du, 1990. urtetik aurrera garapenaren bidean, eta 2000. urtetik hona mundu mailako hazkunde ekonomikorik handienetakoa edukitzea lortu du.
Vietnamen gauza asko topa daitezke: hondartzak, badiak, arrantzale-herrixkak, hiru milatik gorako gailurrak dituzten mendi-aldeetako herrixkak, arroz-soro zabalak, baso sakonak, era guztietako txalupa moten ibilbide bilakatu diren ibaiak eta deltak… baita desoreka sozialen ereduaren kontraesanen lekuko diren jendez beteriko hiriak ere.
Eta Indotxinako ekialdeko bidearen amaieran, Mekong ibiaian gora egingo dugu, penintsulako arkeologi gune nagusia bisitatzeko: Angkor
• Laku arteko hiri zoragarri bat: Hanoi • Beheranzko Dragoiaren badiaren xarma: Ha Long • Hoi An, XVII. mendean merkataritzako portua izandakoa • Phong Nha-Ke Bang P.N.ko paisaia karstikoak, haitzuloak eta basoak • Ho Chi Minh eta Phnom Penh hirietako kale eta merkatuetako bizitasuna • Mekong ibaiaren delta eta Chau Doc-etik Phnom Penh-erako nabigazioa: ibaia, bizitzaren ardatza • Hoang Lien mendietako herrixkak, azokak eta paisaiak, ipar-mendebaldeko gutxiengo etnikoen bizileku • Hue hiri debekatua eta erregeen mausoleoak • Angkor-eko multzo ikusgarria: khmer-en arkeologia eta arkitekturaren lekukoa, 1.000 Km2, landutako soroen eta basoen artean.
Hanoirainoko hegaldia –Lao Cai –Sa Pa –Hanoi –Ha Long –Hanoi –Dong Hoi –Phong Nha-Ke Bang P.N. –Hue –Hoi An –Ho Chi Minh hiria –Cai Be –Chau Doc –Phnom Penh –Siem Riep.
Hainbat garraiobide erabiliko ditugu: autobus txiki bat, literadun trena, hegazkina (barruko hegaldi bat egiteko) eta txalupazko ibilbide batzuk ere egingo ditugu. Turista motako hoteletan egingo dugu lo, Ta Phin hirian izan ezik, azken horretan egokitutako bertako etxe batean. Trekking arin bat egingo dugu Sa Pa inguruko gutxiengo etnikoen herrixken inguruan, herrixkak eta paisaia ederrak ikusteko. Banoako gidaria.
- Hegaldi erregularra, haranzkoan Hanoi hirira eta itzulera Bangkok hiritik.
- Barruko hegaldi bat: Da Nang- Ho Chi Minh.
- Autobus pribatua, aire girogailua duena, Siem Raep- Bangkok.
- Vietnam eta Kanbodiara sartzeko bisatuak.
- Lao Cai–Hanoi eta Hanoi- Dong Hoi tarteetarako literadun trena.
- Aireportu, kai edo tren- geltoki eta aireportuen arteko joan- etorriak.
- Ha Long badiako nabigazio- ibilbideak, bi egun eta gau bat, ihizko txalupa batean.
- Mekong ibaiko ibilbiderako txalupa azkarra, Chau Doc- etik Phnom Penh- era joateko.
- Phong Nha- Ke Bang P.N., Hue eta Mekong (Cai Be) ibaiaren deltako txalupazko ibilbideak.
- Ibilbidearen gainerako zatietan, autobus pribatu txiki bateko garraioa (aire girotuarekin).
- Lo- eta turista- mailako hoteletan, birentzako geletan (lo egitea eta gosaria) (18 gau).
- Ha Long- erako bidean, gau bat txalupa batean, birentzako edo askorentzako kabinetan (pentsio osoan), 8. eguneko bazkaritik 9. eguneko bazkarira arte).
- Bi gau literadun tren batean (lo egitea bakarrik).
- Ta Phinen, bertako etxe bateko oinarrizko ostatua, askorentzako logeletan eta amankomuneko bainugelekin. Ostatu honetan afaria eta gosaria barne daude (gau 1).
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus baldintza- orriko oharra).
- Ibilbide guztiko bertako gidariak, ingelesez hitz egiten dutenak.
- Angkor hirian, gaztelaniaz dakien bertako gidaria.
- Banoako gidaria.
- Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
- Museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu ez diren eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Iraupena : 25 egun
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria
Egunak: uzt. 31 / ira. 4 / urr. 2 / aza. 2.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Prezioa : 3.660 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.