Foto Vietnam Indotxina: gaurkoa eta atzokoa

Vietnam
Indotxina:
gaurkoa eta atzokoa

Vietnam
Indotxina:
gaurkoa eta atzokoa

Agian topikotzat hartuko zenukete Indotxinako penintsulak gure planetan parekorik ez duela esango bagenizu, lur eremu horrek eskaintzen dizkigun kulturen originaltasuna eta pertsona eta paisaien aniztasuna ikaragarriak direlako. Guk, ordea, ez daukagu inolako zalantzarik. Asiako XXI. mendeko bizimodu ezberdinak ezagutu eta dastatzeko aukera interesgarrienetako bat da, onena ez esatearren: Vietnamgo hirietako motorrez beteriko kale jendetsuetatik parke nazionaletara eta mendietara jauzi egitea da, antzinako bizimoduari eutsi dioten paisaien artean.

Han etniaren eraginpeko eremuaren eta Indiako azpikontinentearen artean, Vietnam arragoa harrigarri bat da, berez duen nortasun indartsuagatik eta Asiako filosofia nagusien (hinduismoa, budismoa eta taoismoa) iturri bizitik edaten duten tradizio zaharren aberastasunagatik, baita Vietnamgo berezko nortasunagatik (arbasoen eta heroi nazionalenganako begirunean islatzen dena, esaterako) eta frantziarren okupazio garaiaren eta kolonialisten aurkako borroken ondorioz gaur arte iraun duten mendebaldeko eraginengatik (kristautasuna, marxismoa…) ere. Zorionez, gerra garaia museo eta monumentuetan baino ez da gordetzen, eta izpiritu berritzaile eta ekintzaile sutsuari esker viet-en herrialdeak aurrera egiten jakin izan du, 1990. urtetik aurrera garapenaren bidean, eta 2000. urtetik hona mundu mailako hazkunde ekonomikorik handienetakoa edukitzea lortu du. 

Vietnamen hondartzak, badiak eta arrantzaleak dira, hiru mila metrotik gorako gailurrak dituzten mendi-aldeetan txokoratuak dauden egurrezko herrixkak, arroz-soro zabalak eta baso sakonak, era guztietako txalupa moten ibilbide bilakatu diren ibaiak eta deltak… baita desoreka sozialen ereduaren kontraesanen lekuko diren jendez beteriko hiriak ere.

Interesguneak

• Laku arteko hiri zoragarri bat: Hanoi • Beheranzko Dragoiaren badiaren xarma: Ha Long • Hoi An, XVII. mendean merkataritzako portua izandakoa • Phong Nha-Ke Bang P.N.eko paisaia karstikoak, haitzuloak eta basoak • Ho Chi Minh hirietako kale eta merkatuetako bizitasuna • Mekong ibaiaren delta • Hoang Lien mendietako herrixkak, azokak eta paisaiak, ipar-mendebaldeko gutxiengo etnikoen bizileku • Hue hiri debekatua eta erregeen mausoleoak.

Ibilbidea

Hanoirainoko hegaldia –Lao Cai –Sa Pa –Hanoi –Ha Long –Hanoi –Dong Hoi –Phong Nha Ke Bang P.N. –Hue –Hoi An –Ho Chi Minh hiria –Cai Be –Ho Chi Minh.

Zenbait datu interesgarri

ZENBAIT DATU INTERESGARRI:
Hainbat garraiobide erabiliko ditugu: autobus txiki bat, literadun trena, hegazkina (barruko hegaldi bat egiteko) eta txalupazko ibilbide batzuk ere egingo ditugu. Turista motako hoteletan egingo dugu lo, Hau Thao herrixkan izan ezik, azken horretan egokitutako bertako etxe batean. Trekking arin bat egingo dugu Sa Pa inguruko gutxiengo etnikoen herrixken inguruan, herrixkak eta paisaia ederrak ikusteko. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Hegaldi erregularra, haranzkoan Hanoi hirira eta itzulera Bangkok hiritik.
    - Barruko hegaldi bat: Da Nang- Ho Chi Minh. 
    - Vietnam eta Kanbodiara sartzeko bisatuak.
    - Aireportu, kai edo tren- geltoki eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Lao Cai–Hanoi eta Hanoi- Dong Hoi tarteetarako literadun trena.
    - Ha Long badiako nabigazio- ibilbideak, bi egun eta gau bat, ihizko txalupa batean.
    - Phong Nha- Ke Bang P.N., Hue eta Mekong (Cai Be) ibaiaren deltako txalupazko ibilbideak.
    - Ibilbidearen gainerako zatietan, autobus pribatu txiki bateko garraioa (aire girotuarekin).
    - Lo- eta turista mailako hoteletan, birentzako geletan, lo egitea eta gosaria. (13 egun).
    - Ha Long- eko badian, gau bat txalupa batean, birentzako edo askorentzako kabinetan (pentsio osoan, 8. eguneko bazkaritik 9. eguneko bazkarira arte).
    - Bi gau literadun trenetan (lo egitea bakarrik).
    - Hau Thaon, bertako etxe bateko oinarrizko ostatua, askorentzako logeletan eta amankomuneko bainugelekin. Ostatu honetan afaria eta gosaria barne daude (gau 1).
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus baldintza- orriko oharra).
    - Ibilbide guztiko bertako gidariak, ingelesez hitz egiten dutenak.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
    - Museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu ez diren eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Iraupena : 19 egun

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: urr. 4an / aza. 2an.

Irteerak: MAD eta BCNtik.

Oharra : Kontsultatu Bilbotik irteteko edo Bilbora itzultzeko izan daitezkeen aukerak.​

Prezioa : 2.480 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Vietnam
Indotxina: gaurkoa eta atzokoa
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT