Canal WhatsApp Banoa
Foto Venezuela “Mundu galdua”

Venezuela
“Mundu galdua”

Venezuela
“Mundu galdua”

Venezuelan bidaiatzea ez da inoiz lan erraza izan, baina beti pentsatu izan dugu ahaleginak merezi duela, eta itzultzeko garaia iritsi dela uste dugu. Herrialde ikusgarria delako, ikaragarrizko natura duena, nahiz eta naturagune hauetara iristeko eta haietaz gozatzeko zailtasunak egon. Are gehiago une hauetan, ia geldiarazita dagoen herrialde honetan.

Gaur egun ez da erraza herrialde barruan mugitzea, azpiegiturak, oro har, oso hondatuta baitaude, ez dago barruko hegaldi askorik, eta dena oso aldakorra izaten ari da. Hala eta guztiz ere, Venezuelako natura ikusgarriaz gozatzeko ibilbide hau proposatzen dizuegu, kontrastez beteriko herrialdean, non bere aniztasun naturalaren aberastasuna, Andeetatik Kariberaino, bidaiaren ildo bihurtzen den.

Caracasetik Henry Pittier Parke Nazionalera bidaiatuko dugu, Venezuelako Karibean. Ondoren Llanos aldera abiatuko gara: ordoki edo lautada zabal-zabalak, bertako fauna ikusteko behatoki ezin hobeak. Andeen bihotza den Sierra Nevada mendizerrarantz jarraituko dugu. Merida eta Andeetako basamortuko lurrak ikusi ondoren Maracaibo lakura hurbilduko gara, bertan Catatumbo izeneko fenomeno naturalaz gozatzeko. Mochima Parke Nazionala bisitatuko dugu, bere ur gardenekin, Orinokoko delta eta, amaiera paregabe gisa, Canaima Parke Nazionala zain edukiko dugu, bertako Tepuy magikoekin, ibai jariotsuekin eta ur-jauzi itzelekin, Salto Angel ospetsua besteen artean gailentzen dena.

Zalantzarik gabe ustekabean harrapatu gaituen bidaia trinkoa eta edukiz beteta, baina aldi berean gugandik gure izpiritu bidaiari guztia eskatuko diguna.

Interesguneak

• Mochima Parke Nazionala • Canaima P.N., non milaka urteko Tepuy-en artean nabigatuko dugun • Salto Angel ur-jauzia, egun osoko nabigazio aldiaren ostean ikusiko duguna • Andeetako Merida, hiri koloniala • Sierra Nevada Parke Nazionaleko Los Nevados • Orinokoko eremu lauak, non lautadako biztanlea kaimanekin, anakondekin, izurdeekin… elkarrekin bizi dena • Henry Pittier P.N.: kakao-plantazioak, hondartzak eta ibaiak • Orinokoko delta eta bertako biztanleak, warao etniako indioak.

Ibilbidea

Caracaserainoko hegaldia – Henry Pittier P.N. – Baninas – El Cedral hatua – Calderas – Mérida – Los Nevados – maracaibo lakua – Mochima P.N. – Orinokoko delta – Puerto Ordaz – Canaima P.N. – Salto Angel – Caracas.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbide osorako ibilgailu pribatuak erabiliko ditugu. Barruko hegaldiak: El Vigia–Caracas, Caracas–Cunama, Puerto Ordaz–Canaima eta Canaima–Caracas. Hotel, ostatu eta kanpaleku turistikoetan egingo dugu lo eta 2 gau hamaketan. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Caracaserainoko hegaldi erregularra, joan–etorria.
    - 4 barne hegaldi: El Vigia–Caracas, Caracas–Cunama, Puerto Ordaz–Canaima eta Canaima–Caracas. 
    - Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
    - Ibilbide guztirako ibilgailu pribatuetako garraioa.
    - Hoteletan, ostatuetan eta kanpaleku turistikoetan lo egingo dugu, birentzako geletan eta gosaria barne (19 gau).
    - Salto Angel eta Catatumbon bertako akanpalekuetan ostatu hartuko dugu, hamaketan lo eginez (2 gau). 
    - Pentsio osoa ibilbidearen 7 egunetan zehar (ikus oharra baldintza–orrian).
    - Canaima P.N. bisitatzeko sarrera.
    - Canaima aintziran txangoa.
    - Canaiman, Salto Angel ur–jauzia bisitatzeko espedizioa, “curiara” izeneko ontzietan garraiatuz, bertako gidari eta materialekin.
    - Orinokoko deltan, txalupetako joan–etorriak eta txangoak barne daude.
    - El Cedral hatuan safaria.
    - Maracaiboko lakuan gaueko txangoa.
    - Chuaoko txalupaz eginiko irteera.
    - Mochima Parke nazionaleko txalupaz eginiko irteera.
    - Bidaiako asistentzia–asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
    - Banoako gidaria.

     

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak eta edariak.
    - Museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire–tasak.
    - Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

     

Iraupena : 23 egun.

Taldea: 8 eta 14 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: Ekainaren 7tik 29ra.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Oharra : Kontsultatu beste irteera-puntu batzuk.

Prezioa : xxxx € + aire tasak*.

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Venezuela
“Mundu galdua”
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT