Gehienek eguzkia, hondartza eta Kariberekin parekatu ohi dute Venezuela. Eta hori guztiz egia da. Baina Venezuelak, topiko horiek alde batera utzita, baditu ezagutzeko guztiz interesgarriak diren bestelako alde batzuk.
#Gure ibilbidean kontrastez beteriko herrialde bat ezagutzeko proposamena egiten dizugu, naturaren aberastasunaren inguruan.
#Caracas hiriburutik abiatuta, Andeen bihotza den Sierra Nevada mendizerrarantz egingo dugu. Merida eta Andeetako basamortuyko lurrak ikusi ondoren, Llanos aldera joango gara: ordoki edo lautada zabalzabalak, bertako fauna ikusteko behatoki ezin hobeak. Henry Pittier Parke Nazionalean atsedena hartu ostean, Canaima Parke Nazionalera: tepuye magikoak, ibai emaritsuak eta urjauzi handiak, Salto Angel izenekoa, esaterako. Hortik Orinokoko deltarantz, eta kostaldean amaituko dugu berriro, Mochima eta Paria penintsulako parke nazionaletan: horietako paisaia ikusgarriek atsedena hartzen lagunduko digute.
Interesguneak
• Mochima P.N. eta Paria penintsula • Canaima P.N., milaka urteko tradizioko tepuye-etan nabigatuz • Salto Angel (edo Churu Muru) ur-jauzi ikusgarria, egun osoko nabigazio aldiaren ostean • Andeetako Merida, hiri koloniala • Sierra Nevada P.N., Mucubaji aintzira • Orinokoko lur lauak: kaimanak, anakondak, izurdeak... • Henry Pittier P.N.: kakao-plantazioak, hondartzak eta ibaiak • Orinokoko delta , warao etniako indioen bizilekua
Ibilbidea
Caracaserainoko hegaldia –Merida –Sierra Nevada P.N.–Llanos del Orinoco –San Fernando de Apure –Henry Pittier P.N. –Ciudad Bolivar¬ –Canaima P.N. –Salto Angel –Orinokoko delta –Paria penintsula –Mochima P.N.–Caracas.
Zenbait datu interesgarri
Ibilbide guztian autobus pribatu txiki bat edukiko dugu. Barruko hegaldiak: Caracas-Vigia, Caracas-Ciudad Bolivar, Ciudad Bolivar-Canaima-Ciudad Bolivar. “Curiaria" motako kanoak Canaimako Parke Nazionalean eta lantxak Orinokon. Lo-eta, hotel eta ostatuetan. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Caracaserainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
Barruko hegaldiak: Caracas- Vigia, Caracas- Ciudad Bolivar eta Ciudad Bolivar–Canaima–Ciudad Bolivar.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Ibilbide osoan zehar, autobus pribatua.
Ibilbide guztian zehar, lo egitea eta gosaria, hotel eta ostatuetan.
Canaima urmaelean, gau batez hotelean egingo dugu lo, beste gau batez kanpalekuan, hamaketan lo eginez (pentsio osoa).
Canaman, Salto Angel ur- jauzia ikusteko irteerak, “curiara” izeneko ontzietan, bertako gidari eta materialekin.
Aipatutako egunetan, Hato el Cedralen egindako gauetako ostatua (pentsio osoa), tokian tokiko gidariak eta txangoak.
Orinokoko deltan txalupetako joan- etorriak, txangoak eta pentsio osoa barne daude.
Bidaia- asegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Zehaztuta ez dauden otorduak.
Museo eta monumentuetarako sarrerak.
Parke nazionaletarako sarrerak.
Aire- tasak.
Aireportuko tasak (30 € inguru).
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 2an/ira. 2an.
Prezioa : 3.175 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?