Foto Tepuy Roraima Mundu galdua Venezuela

Tepuy Roraima
Mundu galdua
Venezuela

Tepuy Roraima
Mundu galdua
Venezuela

Venezuelako Canaima Parke Nazionaleko hego-ekialdean Roraima tepuy (pemon indigenen hizkuntzako hitza) edo goi-lautada malkartsua dago. Apartekoa eta misteriotsua, 2.810 m ditu eta Venezuelak tepuyrik altuena da, naturaren benetako harribitxi arkitektonikoa. #Gailurrean “gune hirukoitza” deritzon mugarria dago, Venezuela, Brasil eta Guyanako mugek bat egiten duten tokia, hain zuzen ere. Nazioarteko batzorde batek jarri zuen mugarri hori 1931. urtean. #Tepuyak egitura arrokatsuak edo goi-lautadak dira, pixka bat okertuta daudenak, higadurak milaka urtez landutako harrizko goi-lautada erraldoien itxurakoak. Sabanen eta oihan zabalen gainetik altxatzen dira, malkartsu, hareharri polikromoek eta kuartzitak osatutako horma bertikalak erakutsiz. Lurreko formazio geologiko zaharrenetakoak omen dira, batzuek bi mila milioi urte inguru omen dituzte; hortaz, Kanbriaraurrekoan egindakoak lirateke. #Urtetan uste izan zen Roraimako gailurrera iristea ezinezkoa zela, 1884an britainiar botaniko batzuk —bi, hain zuzen ere— tontorreraino iritsi arte. Berriak “Mundu galdua” izeneko eleberria idazteko ideia eman zion Arthur Conan Doyle eskoziar idazleari. Eleberri horretan tontorrean dinosauro erraldoiak bizi ziren eta horrek misterio eta arrisku kutsu gehiago eman zion Roraimari. #Gaur egun gailurreraino errez irits daiteke, zailtasun teknikorik gabe. Motibazioa eta mendian ibiltzen ohitua egotea dira eskatzen diren baldintza bakarrak. Misteriozko kutsua, berriz, ez du inolaz ere galdu.

Interesguneak

Bidaia honetako interesgune nagusia Roraimako Parke Nazionaleko paisaia eta inguru ikusgarriak dira, ezaugarri interesgarri guztiak biltzen ditu eta. Tepuy nagusiko tontorreraino igoz gero, ikuspegia ikusgarria da, inguruko paisaia guztiak ikusten baitira gailurretik.

Ibilbidea

Caracaserainoko hegaldia–Ciudad Bolívar-San Francisco de Yuruani-Paraitepuy-Roraimako trekkinga-Paraitepuy-Santa Elena de Uairen-Puerto Ordaz-Caracas.

Prezioaren Barruan

  • Caracaserainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean. Barruko hegaldiak: Caracas- Ciudad Bolívar eta Puerto Ordaz- Caracas. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorri guztiak. Autobusa (ohe- autobusa): Ciudad Bolívar- San Francisco de Yuruani eta Santa Elena de Uairen- Puerto Ordaz. Garraioa, lur mota guztietarako ibilgailuan: San Francisco de Yuruani- Paraitepuy eta Paraitepuy- Santa Elena de Uiarén. Caracasen hotelean eta Santa Elenan osatuan lo egitea eta gosaria, birentzako logeletan (gosaria barne). Trekkingak iraun bitartean, 7 eguneko kanpalekua (pentsio osoan). Sukaldea, sukaldaria eta kanpatzeko material guztia (lozakua eta isolatzailea izan ezik). Taldearen ekipoa garraiatzeko bertako zamaketariak. Pertsona bakoitzaren ekipoa garraiatzeko zamaketariak (bi bidaiariko zamaketari 1). Roraimako Parke Nazionalerako sarrera. Bidaiako asistentzia- asegurua. Tokian tokiko gidaria. Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Zehaztuta ez dauden otorduak. Museo eta monumentuetarako sarrerak. Aireportuko tasak (30 € inguru). Aire- tasak. (galde ezazu gure bulegoetan). Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Trekk-egunak: 7

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Madril, Bilbo eta Bartzelonatik.

Prezioa : 1.880 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Tepuy Roraima Mundu galdua
Venezuela
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT