Vanuatu –“Gure Lurra” bislama hizkuntzan– gugandik hamazazpi mila kilometrora dagoen herrialdea da. Urrun dago, gugandik oso urrun. Eta sentsazio hori areagotu egiten da hegoaldeko Pazifikoko herrialde horretan bizi direnek, “ni-vanuatu” etniakoek, beren tradizio zaharrei eusteko ahaleginetan nortasunari eta eguneroko bizimoduari eutsi dietela ikusten dugunean.
Historikoki “Hebrida Berriak” izenaz ere ezagutuak, Melanesiako artxipelagoa osatzen duten sumendi jatorriko laurogeita hiru uharte hauek bisitari ugari jaso dituzte historian zehar (Pedro Fernández Quiros, Bouganvilleko kondea, James Cook…). Gaur egun ere hainbat altxor gordetzen dituzte: paisaia paregabeak, natur ikuskizun harrigarriak, herrixka zoragarriak…
Efateko ur gardenetatik magia beltzeko eta magé sozietatearen uhartea den Ambrym uhartera joango gara, irakiten dagoen magma erakusten digun kraterraren ikuskizun ederra eskaintzen diguna, bakarrenetakoa munduan. Pentecoste uhartean Hego Pazifikoko ohitura zaharrenetako bat ikusi ahal izango dugu, nangol deritzona. Bertako biztanleek egurrezko dorreak eraiki eta goitik jauzi egiten dute, lurra emankortzeko erritual bitxi batean. Espiritu Santo uhartean baso tropikalean sartuko gara, historian atzera eramango gaituzten herrixka edo komunitateen bila, txerrien hortzek biziari beste balio bat ematen zioten garaietara. Eta uharteetako ibilbidean hareazko hondartza zuriak eta igerileku naturalak eskaintzen dizkiguten paraje zoragarriak aurkituko ditugu.
Lur dardarti eta opari honetan, sua eta desagertzeko arriskuari aurre egiten dioten tradizioak dira nagusi. Guk ibilbide bizi eta gogor bat eskaintzen dizugu, maila guztietan, herrialde honetan azpiegiturak urriak direnez gero, batzuetan aparteko ahaleginak egin behar izaten direlako urruti dauden tokietaraino iristeko, baina uharteetako biztanleen izaera abegitsu eta zabalak eta paisaien eta naturaren kontrasteek aurrera egiteko indarra emango digute.
• Port Vilako azoka koloretsua • Efate kostaldeko ur disdiratsuak• Chief’s Nakamal eta Museo Nazionala • Melvert-eko nekazari kutsua eta bertako ur-beroko igerilekua • Marum eta Bebow sumendietako galdarainoko oihaneko trekkinga • Marum Mendiko sumendi biziko kraterra eta laba lakua • Ranon, eta bere hondar bolkanikoko hondartzak • Ambryn iparreko mage sozietatea • Olal eta Harimaleko baserri bizitza eta nasare deritzona • Pentecostes uharteko nangol jaialdia, jauzi ikusgarriekin • Bunlap herri tradizionala • Million Dollar Point • Jaramajako bizimodu tradizionala • Lonnoc Beach eta Champagne Beach paradisuzko hondartzak.
Port Vilarainoko hegaldia –Craig Cove –Melvert –Ambryn Galdara –Marum mendia –Ranon –Olal –Harimal –Pangi –Lonorore –Ranwas –Bunlap –Lononore –Luganville –Jaramaja –Lonnoc –Champagne Beach –Port Vila.
Herrialde honen azpiegiturak ez dira oso handiak, beraz bidaiarien jarrera baikorra eta pazientzia ezinbestekoak izango dira ibilbide osoan zehar. Oinezko ibilbideak dira uharteetako barnealdeko tokirik interesgarrienetara iristeko era bakarra. Bi trekking egingo ditugu, bakoitza bi egunetakoa. Bestetik, Port Vila eta Luganvilleko bisitetan, autobus pribatu txikiak erabili ditugu, eta Ambryn eta Pentecostes uharteetan taldea eta ekipajea garraiatzeko kamioi txikiak eta motordun txaupak, eta Port Vila-Craig Cove, Lonore-Luganville eta Luganville-Port Vila hegaldietarako hiru hegazki txiki. Bi hiri nagusietatik kanpo ez dago hotel eta garraiobide handirik, eta horrek bidaia beste era batera egitera behartuko gaitu: tarte batzuk oinez egin beharko ditugu eta osatu xumeetan egin beharko dugu lo. Beraz, ekipaje arinak eramatea eta fisikoki sasoi onean egotea gomendatzen dizugu. Ibilbide gogorra, klima bero eta tropikalarekin. Banoako gidaria.
- Sydneyrainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
- Nazioarteko hegaldia Sydney- Port Vila- Sydney.
- Barruko hiru hegaldi: Port Vila- Craig Cove, Lonorore- Luganville eta Luganville
- Port Vila.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Efate eta Espiritu Santo uharteetako bisitaldietarako autobus pribatu txikiko garraioa.
- Ambrym eta Pentecostes irlen artean, motordun txalupak.
- Sidney, Port Vila eta Luganvillen, turista- mailako hoteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria).
- Melvert, Ranon, Olal, Pangi eta Ranwas- en, oinarrizko misio edo bungalowetan lo egitea (konpartitzeko bainugelekin).
- “Namakala” (herriko etxea), Izpiritu Santu uharteko trekkingean.
- Lonnoc Beach- en, bungalowak (lo egitea eta gosaria).
- Pentsio osoa Ambrym eta Pentecostes irletan, baita ere Izpriritu Santuko irlako trekkinean.
- Ambryngo sumendietako trekkingean eta Espiritu Santoko trekkingean, bertako gidariak eta zamaketariak. ( Kanpatzeko materiala barne, lo- zakua izan ezik).
- Panaseko nangol- erako sarrera.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- Otorduak, zehaztutakoak izan ezik.
- Museo eta kastom fees- etarako sarrerak (lur pribatuetako tarifak).
- Aire- tasak.
- Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Iraupena : 24 egun
Taldea: 6 eta 14 pertsona artekoa + gidaria
Egunak: ekainaren 5etik 28ra.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Prezioa : 5.590 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.