Foto Niger Bidezidorretan barrena, Niger ibaiaren ertzetan

Niger
Bidezidorretan barrena, Niger ibaiaren ertzetan

Niger
Bidezidorretan barrena, Niger ibaiaren ertzetan

Afrikako ibaien artean hirugarrena da Niger ibaia luzeran, eta ipuin eta mito ugariren sorleku izan da historian zehar, baita esploratzaile askoren helmuga eta inspirazio-iturri ere. Bitxia da Niger ibaia. Atlantikorantz egin beharrean kontinentean barrena sartzen da, Sahel basamortuaren erdirantz eta basamortuarekin topo egiten duenean bat-batean alde batera egiten du, izutu antzera, oraingoan bai, itsasorantz. Ibilbide hau aukera aparta da Sahel basamortu lehorra inguratzen duen ibaiaren bizitasunaren indarraz jabetzeko. Ohikoa ez den eran, oinez eta piraguak erabiliz, Niger herrialdeko txokorik ezkutuenetara iristeko parada kultura nomada eta kultura sedentario edo egonkorren elkargunea eta ibaiak eta basamortuak babestu eta kolpatutako paisaia zoragarriak.

Ibilbidea

Niameirainoko hegaldia–Dorsou-Firgoune-Kandadji–Tillabery–Koure–Niamei.

Zenbait datu interesgarri

Niameirainoko hegaldia. Bost egun inguru Niger ibaiaren ertzetan, bidezidorretan barrena oinez eta piraguan nabigatuz. Kanpatuta egingo dugu lo (pentsio osoa prezioaren barruan). Ibilbide honetan etnien eta paisaien ikuspegia da nagusi. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Niameirainoko joan- etorria, hegazkinez. Nigerren sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Niamei hiriburuan, turista motako hoteletako ostatua (gosaria barne), bainugela pribatuarekin. Hurrengo ibilbideetarako autobus txikiko garraioa: Niamei- Aroyou, Tillabery- Koure eta hortik itzulera Niameiraino. Sukalde eta kanpatzeko materialaren eta ekipaien garraioa piraguetan, bidezidorreko egunetan eta ibaiko zeharkaldian. 5 gau kanpatuta, pentsio osoan. Kanpatzeko gai guztiak (lozakua izan ezik). Bidaia- asegurua. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Zehaztuta ez dauden otorduak. Aireportuko tasak. Aire- tasak (galde ezazu gure bulegoetan). Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 1.550 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Niger
Bidezidorretan barrena, Niger ibaiaren ertzetan
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT