Bidaia hau oso berezia da, guztiz bestelakoa, egun batzuetarako mundutik at egon eta mugarik gabeko espazio natural batean –batzuetan basatia dena murgildu eta zaratak eta erosotasunak alde batera utzi nahi dituenarentzat. Gainezka egiten duen naturarekin erabateko harmonian bizi direnen bizileku zoragarrian.
#6 milioi km2tik gorako zabalera duen Amazonia oihanean. Munduko herrialde gehienak baino zabalagoa. Zabalera horrek eta behin Manaus hiritik ateraz gero Amazonia barruko bideen egoera kaxkarrak asko zailtzen dute bidaiatzeko aukera.
#Berez nabigazioa da Amazonia ezagutu eta Amazonian barrena ibiltzeko aukera bakarra. Hori dela eta bi astez txalupa txiki batean biziko gara, oihanak, urak, animaliek eta pertsonek hurrenkera horretan osatutako lurralde zabal horretatik ihes egiteko aukerarik gabe.
#Behar ditugunak txalupan sartu eta ibaian gorantz egingo dugu, Amazoniako oihanaren erdirantz. Bi asteko bidaia, guztiz bestelakoa, iaia espedizio bat.
#Munduko ibaisarerik handiena du Amazoniak. 80.000 kmko ibaibideak, planeta osoko edateko uraren %17 osatzen dutenak. Txalupa da oihanean sartzeko garraiobiderik onena, ibai txikietan eta uretako basoetan barrena egin eta ibaiertzetako herrixketara iritsi ahal izateko aukerarik egokiena.
Interesguneak
• Manaus, Tropikoko harribitxia • Vila Paraisoko kautxuesplotazioa • Paricatuba uhartea • Januari lakua • Amazonas (Solimöes) ibaiaren eta Ibai Beltzaren arteko topagunea • Pirañak arrantzatzen eta hegaztiak, landaretza eta fauna behatzen • Praia do Tupeko Erreserba Ekologikoa • Dessana indioak • Ibai txikietan (“igarape"ak) barrena kanoaz ibiltzen egun argitan eta gauez • Oihanean, oinez • Anavilhanaseko ibaiartxipelagoa, zabaleran mundutik bigarrena • Terra Petrako indigenen komunitatea • Bare indioak • Uretako basoetan (“igapo”ak) barrena paseatzen • Gaua oihanean • Novo Airaoko artisauak eta ontziolak • Ibaian, izurde arrosen artean bainatzen • Madada indioaren kobazulora oinez • Kautxulantegi zaharretako Velho Airao • Jauko Parke Nazionaleko Erreserba • Areiaoko indigenen komunitatea • Kambeba indioak • Presidente Figuereidoko urjauziak (“cachoeiras") • Salvador de Bahia
Ibilbidea
Manauserainoko hegaldia–Januari lakua–Urtopagunea–Januari lakua–Tupe hondartza–Tucumako badia–Anavilhanas artxipelagoa–Culleras ibaia–Pagodao ibai txikia–Novo Airao–Madada indioaren kobazuloa–Acara Baru ibai txikia–Jauko –Aturia ibaiaCachoeiras eta Presidente Figuereido Parke Nazionala–Manaus–Salvador de Bahia
Prezioaren Barruan
Sao Paulorainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
Barruko hegaldiak: Sao Paulo- Manaus, Manaus- Salvador de Bahia eta Salvador de Bahia- Sao Paulo.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Manaus, Presidente Figuereido eta Salvador de Bahian, turista- motako hotela (lo egitea eta gosaria).
Ibaian zehar egingo dugun zeharkaldirako txalupa pribatua (pentsio osoa). Itsasontziko ostatua, hiru edo laurentzako geletan.
Txalupan egon bitartean, kanoa eta kayaketan egindako irteerak.
Txalupako zeharkaldiko bisitaldiak eta tokiko gidariak (izurdeak ikusteko Novo Airaoko irteera, aukerakoa, izan ezik).
Oihanean gau bat emateko kanpalekuko gaiak (lozakua izan ezik).
Lurgaineko garraioa Cachoeiras eta Presidente Figuereidora.
Bidaiako asistentzia- asegurua.
Banoako gidaria.
Preziotik Kanpo
Otorduak, zehaztutakoak izan ezik.
Museoetarako sarrerak.
Aire- tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 6 eta 10 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 1an/urr. 1ean.
Prezioa : 3.180 € + aire tasak*
Gehigarria : abuz. 150 €
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?