Karabanen zibilizazio zaharren kokalekuan, Erdiko Asiako erresuma zaharrak bisitatzeko aukera. XI. mendetik hona islamaren zutabe nagusiak izan diren hiriak eta kulturak.
#Koran-eskolak eta mausoleoetako arkitektura ikusgarria, pelikuletakoak diruditen meskitak, minarete zoragarriekin… mogolen garaiko India gogora ekartzen digutenak. Baina islamaren ondarea ez da arkitekturara soilik mugatzen: hainbat pertsona ospetsuren sorleku edo bizileku ere izan da herrialde hau, besteak beste, Timur, Guri Amir edo Bibi Khan, Ulugbek zientzialariaren edo Hoja Nasrudin sufi mistikoarena.
#Behin Sobiet Batasuna izan zen erraldoi hartako estatu nagusietako bat eta egun bere buruaren jabe dena gertutik ezagutzeko abagunea: uzbekistandarrak, tadjikistandarrak, errusiarrak eta eskualdeko gainerako gutxiengoak, Uzbekistan berria eraikitzeko ahaleginetan.
Tashkenterainoko hegaldi erregularra Lufthansarekin. Tashkent-Urgench barruko hegaldia. Autobusa erabiliko dugu kotoi-sailen arteko errepide ederretan barrena. Hotel atseginak eta ondo kokatuak. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Tashkenterainoko hegaldia: joan- etorria.
Barruko hegaldia: Tashkent- Urgench.
Uzbekistango bisatua.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Turista motako hoteletako ostatu- gastuak, ibilbide guztian, lo eta gosaria prezioaren barruan izanik.
Ibilbide guztian autobus txiki bat izango dugu garraiobide.
Monumentu nagusietarako sarrerak.
Bidaia- asegurua.
Ingelesez dakien Uzbekistango gidaria.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
Zehaztu ez diren museo eta monumentuetarako sarrerak eta joan- etorriak.
Aire- tasak.
Eskupekoak eta bestelako gastu pertsonalak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Bilbo, Madril eta Barcelonatik.
irteera martxoaren 30ko gauean izango da.
Prezioa : 1.680 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?