Uzbekistan
Khiva, Bukhara eta Samarkanda
Karabanen zibilizazio zaharren kokalekuan, Erdiko Asiako erresuma zaharrak bisitatzeko aukera. XI. mendetik hona islamaren zutabe nagusiak izan diren hiriak eta kulturak.
Koran-eskolak eta mausoleoetako arkitektura ikusgarria, pelikuletakoak diruditen meskitak, minarete zoragarriekin… mogolen garaiko India gogora ekartzen digutenak. Baina islamaren ondarea ez da arkitekturara soilik mugatzen: hainbat pertsona ospetsuren sorleku edo bizileku ere izan da herrialde hau, besteak beste, Timur, Guri Amir edo Bibi Khan, Ulugbek zientzialariaren edo Hoja Nasrudin sufi mistikoarena.
Behin Sobiet Batasuna izan zen erraldoi hartako estatu nagusietako bat eta egun bere buruaren jabe dena gertutik ezagutzeko abagunea: uzbekistandarrak, tadjikistandarrak, errusiarrak eta eskualdeko gainerako gutxiengoak, Uzbekistan berria eraikitzeko ahaleginetan.
• Ulugbekeko behatokia • Registan erraldoia • Bibi Khanymen meskita eta Guri Amirren mausoleoa • Khiva: Zetaren Bideko bazarrak, koran-eskolak eta harresiak • Shakhrisabz • Labi-hauzeko plaza • Bukharako gotorlekua • Kalongo minaretea.
Tashkenterainoko hegaldi erregularra Lufthansarekin. Tashkent-Urgench barruko hegaldia. Autobusa erabiliko dugu kotoi-sailen arteko errepide ederretan barrena. Hotel atseginak eta ondo kokatuak. Banoako gidaria