Karabanen zibilizazio zaharren kokalekuan, Erdiko Asiako erresuma zaharrak bisitatzeko aukera. XI. mendetik hona islamaren zutabe nagusiak izan diren hiriak eta kulturak.
Koran-eskolak eta mausoleoetako arkitektura ikusgarria, pelikuletakoak diruditen meskitak, minarete zoragarriekin… mogolen garaiko India gogora ekartzen digutenak. Baina islamaren ondarea ez da arkitekturara soilik mugatzen: hainbat pertsona ospetsuren sorleku edo bizileku ere izan da herrialde hau, besteak beste, Avicena, Timur edo Bibi Khanum, Ulugh Bek zientzialariaren edo Hoja Nasrudin sufi mistikoarena.
Behin Sobiet Batasuna izan zen erraldoi hartako estatu nagusietako bat eta egun bere buruaren jabe dena gertutik ezagutzeko abagunea: uzbekistandarrak, tadjikistandarrak, errusiarrak eta eskualdeko gainerako gutxiengoak, Uzbekistan berria eraikitzeko ahaleginetan.
• Ulugbekeko behatokia • Samarkandako Registan erraldoia • Bibi Khanumen meskita eta Gur Emirren mausoleoa • Khiva: Zetaren Bideko bazarrak, koran-eskola eta harresiak • Labi-hauzeko plaza • Bukharako gotorlekua • Kalongo minaretea.
Tashkenterainoko hegaldia –Urguench –Khiva –Bukhara –Samarkanda –Tashkent.
Tashkenterainoko joateko hegaldia eta Samarkandatik etorria. Barruko hegaldia: Tashkent-Urgench. Bukhara eta Samarkanda artean abiadura handiko trena erabiliko degu. Gainontzeko ibilbiderako autobusa erabiliko dugu kotoi-sailen arteko errepide ederretan barrena. Hotel atseginak eta ondo kokatuak. Banoako gidaria.
- Tashkenterainoko hegaldi erregularra eta itzulera Samarkandatik.
- Barruko hegaldia: Tashkent- Urgench.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Bukhara- Samarkanda tarterako abiadura handiko tren- garraioa.
- Ibilbidearen gainerako zatietan, autobus pribatu txiki bateko garraioa (aire girotuarekin).
- Turista- mailako hoteletan egingo dugu lo, birentzako geletan, bainu pribatuarekin ( lo egitea eta gosaria).
- Baldintza- orrian adierazitako monumentuetarako sarrerak.
- Bidaia- asegurua.
- Eskupekoak (ikus baldintza- orriko oharra).
- Ingelesez dakien Uzbekistango gidaria.
- Banoako gidaria.
- Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
- Zehaztu ez diren museo eta monumentuetarako sarrerak eta joan- etorriak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu ez diren eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Iraupena : 10 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: apirilaren 12tik 21era.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Prezioa : 1.940 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.