Basamortuaren erdian, Las Vegas izango da Estatu Batuetako hego-mendebaldeko parkerik ospetsuenetara hurbilduko gaituen bidaiaren abiapuntua. Basamortu eder honek ez du parekorik: amerikar tribuen, kolono aitzindarien eta cowboyen lurraldea, bakeroen pelikuletako paisaiak; bisitariarentzat gordina, gorri-gorria, erakargarria. Paraje klasikoak bisitatuko ditugu: Arroila Handia, Monument Valley, baita hain ezagunak ez direnak ere: “Capitol Reef”, “Canyolands” edo Bryceko arroila, naturaren edertasunaren erakusle apartak direnak. Eta naturaren edertasuna erakusten diguten paisaia zoragarri horien erdian, kontraste gisa, Las Vegas hiria, beste mundu bat, guztiz bestelakoa.
Interesguneak
• Arches P.N.ko arku natural ikusgarriak • Canyonlands P.N. • Monument Valley-ren erakargarritasuna • Capitol Reef P.N. ezezaguna • Bryce P.N., irudi bitxiz eta kolorez beterikoa • “Colorado ibaiko Arroila Handia” izugarria • Las Vegas hiria: neoizko argiak eta erakargarritasuna
Ibilbidea
Las Vegaserainoko hegaldia –Moab –Arches P.N. –Canyonlands P.N. –Mexican Hat –Monument Valley –Capitol Reef P.N. –Bryce P.N. –Escalante –Williams –Ruta 66 –Coloradoko Arroila Handia –Las Vegas.
Zenbait datu interesgarri
Furgoneta eroso bat erabiliko dugu bidaia osoan. Moteletan egingo dugu lo, bainugela pribatua duten birentzako geletan. Bidaia honetan oinez egitea funtsezkoa da bisitatuko ditugun tokietako paraje interesgarrietara iritsi ahal izateko. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Las Vegaserainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
ESTA* deritzonaren kudeaketa (ikus dokumentazioaren atala)
Turista motako moteletako ostatua, birentzako geletan (bainugelarekin).
Ibilbide osorako furgoneta pribatuko garraioa (Ford Club Wagon motakoa).
Bidaiako eta asistentzia- asegurua.
Banoako gidaria.
Preziotik Kanpo
Otorduak.
Parke nazionaletarako sarrerak.
Aire- tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 6 eta 11 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 1.770 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?