Aspaldi ekin genion Estatu Batuetako parke nazionalak zeharkatzen dituen ibilbide klasiko honi, Yellowstoneko P.N.tik abiatuta. Aurten ere hortik helduko diogu ibilbide klasiko bezain zoragarri honi: geyserrak, ur termaletako iturriak, ur-jauziak, arroilak, lakuak... eta animalia ugariren edertasuna.
Hortik gertu dagoen Teton Handia P.N.ean jarraituko dugu eta hemendik aurrera, iparraldetik hegoalderako bidea eginez, Estatu Batuetako hego-mendebaldeko parke handiak bisitatuko ditugu. Basamortu zabal horrek ez du behin ere huts egiten, zoragarria da: lehen esploratzaileen ibilerak, horko lurretan bizi ziren herrien eta kanpotik iritsitako lehen bakeroen arteko istiluak, western pelikuletako parajeak eta abenturak... denak zinearen bidez ezagun egin zaizkigun paisaietan. Jarraian navajo tribuen lurrak. Hortik Bryce P.N.ko arroiletara, Zion Canyon P.K.ko harkaitzeko hormetara, Arroila Handiaren (gaztelaniazko Gran Cañonen) zabaltasunera eta, kontraste gisa, Las Vegas hiri bitxira. Eta bidaiaren amaierarik onena Heriotzaren Harana eta Yosemite parke nazionalak bisitatu eta ondoren San Francisco hiria ezagutzea litzateke.
Taldea: 6 eta 11 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, uzt. 4an/abuz. 1ean/ira. 1ean.
Prezioa : 3.180 € + aire tasak*.
Gehigarria : Abuz. 125 €
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.