Gaur egun Ugandak ez du aurkezpen handirik behar, baina XIX. mendean, Afrika zuriz pintatutako mapa bat zen, misterioz beteta. Niloren iturriak edo sorburua topatzea garai hartako esploratzaile askoren ametsa zen: Burton, Speke, Stanley... Jinjan dagoen Nilo iturburu mitiko horretatik hain zuzen hasiko gara Ugandan zehar bidaia zirkularra hau, bizia eta erakargarritasunez josita. Churchillek berak izendatu zuen Afrikako Perla, bere paisaien, kulturen eta faunaren aniztasunagatik, Mendiko Gorilekin topo egiteko aukera guztien gainetik nabarmenduz.
Bidaia honetan herrialdeko naturgunerik esanguratsuenak bisitatuko ditugu, hots, Niloko iturburuak eta Sipiko ur–jauziak, Ruwenzori mendiak edota Bunyonyi lakua. Eta ospe handiko hurrengo parke nazionalak ere zeharkatuko ditugu: Murchison Falls Parke Nazionala, Kidepo Bailarako P.N.a, Kibale Basoko P.N.a eta Queen Elizabeth P.N.a. Kibale P.N.eko txinpantzeekin eta Bwindiko Baso zeharkaezineko Mendiko Gorilekin topo egiteko bisitaldiak gailentzen dira, topaketa apartak izango direnak, zalantzarik gabe.
Gizakumeen arloa ere ezagutuko dugu, iparraldeko Karamajong eta Acholi etniei egingo dugun bisitaldiekin.
Bidaia honetan hoteletan zein lodgetan lo egingo dugu eroso eta halako ibilbiderako aproposak diren furgonetetan arin mugituko gara.
• Jinja, Nilo ibaiaren iturburua • Bwindiko Baso zeharkaezineko Mendiko Gorilak ikusteko trekkinga • Kibale Parke nazionaleko txinpantzeak eta bestelako tximinoak • Murchison, Kidepo eta Queen Elizabeth P.N.eko fauna basatia • Ziwa santutegiko errinozerontea • Nabigazioa Jinjan, Murchison P.N.ean, Queen Elisabeth P.N.ean eta Bunyonyi lakuan • “Ohinezko safaria”, Mburo P.N.ean • Karamajong eta Acholi etniak.
Entebberainoko hegaldia – Jinja – Sippiko ur–jauziak – Moroto – Kidepo P.N.a – Gulu – Ziwas santutegia – Murchison Falls P.N.a – Kibale Basoko P.N.a – Ruwenzori mendiak – Queen Elizabeth P.N.a – Bwindiko Baso zeharkaezina P.N.a, Mendiko Gorileen babeslekua – Bunyonyi lakua – Mburo P.N.a – Kampala.
Ugandako parke nazional hobeagoetan eginiko bidaia zirkularra eta osoa, lur orotako eta sapaia irekietako furgoneta txikiko garraioa ibilbide osoan zehar eta Jinjako Nilo ibaiaren iturburuetan, Murchison Falls P.N.ean eta Bunyonyi lakuan txalupaz egingo ditugun txangoak gehituta. Hotel txikietan zein lodgetan lo egingo dugu, kasu batzuetan xumeak izango dira. Mendiko Gorilak eta txinpantzeak ikusteko baimenak barne daude. Banoako gidaria.
- Hegaldi erregularra Entebberaino, joan–etorria.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- Ugandara sartzeko bisatua.
- Lur orotako furgoneta pribatuetan garraioa ibilbide osoan zehar.
- Ostatua turista–mailako hoteletan eta lodgetan, birentzako geletan eta bainugela pribatuarekin,
Jinja, Sipi, Gulu, Murchinson falls P.N.ean, Kibale Forest P.N.ean, Queen Elisabeth P.N.ean, P.N. Bwindi Forest eta Entebben. (9 gau).
- Gau 1 txabola laukoitzean, bainu pribatuarekin, turista–kategorian (Rwenzori).
- Ostatua xumeagoak diren lodgetan, birentzako geletan eta bainugela pribatuarekin, Bunyonyi eta Mburo P.N.ean, (2 gau).
- Gau 1 lodgean edo komun pribatua duten etxola bikoitzetan, oinarrizko kategoriakoak (P.N. Kidepo.)
- Gau 1 kanpamentu finkoan, logela bikoitzak komun pribatuarekin, oinarrizko kategoria (Moroto).
- Jinja, Murchinson Falls P.N.ean. eta Bunyonyi lakuan nabigazioa txalupetan.
- Ibilbidearen Parke Nazional guztietarako eta Ziwa santutegirako sarrerak.
- Bwindi P.N.eko Mendiko Gorilak trekkingerako eta Kibale Basoko P.N.eko txinpantzeak ikusteko baimenak.
- Bidaiako asistentzia–asegurua.
- Propinak (ikusi oharra baldintza–orrian).
- Banoako gidaria.
- Otorduak (zehaztatutakoak izan ezik).
- Aire–tasak.
- Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 16 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria
Egunak: ekainaren 12tik 27ra.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Oharra : Madrilera hurrengo egunean itzuliko gara gaua Istanbulen igarota.
Prezioa : 4.860 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.