Turkia (mendiak, basoak, kostaldea…) oinez egitea gustatzen zaienentzako aparteko paradisua da, aukera asko eskaintzen dituena. Oraingoan, Mediterraneoko kostaldean ibiliko gara, Lizia deritzon eskualdean, hain zuzen ere.
Naturaren edertasuna nabarmentzen da eskualde honetan: Aleppo pinu edo Mediterraneoko pinuen basoak, kareharrizko mendiak eta itsasoaren urdin bizia, antzinatik oso preziatuak, historian zehar inbasio askoren eragile izan dira. Eta inbasio horien lekuko dira bertan ikus ditzakegun arkeologia hondakinak. Azken aldi honetan gero eta jende gehiago hurbiltzen ari da Liziako paraje eder hauetara, baina oinezko ibilbideek beste aukera bat eskaintzen digute, lasaiagoa.
Olinpo mendiaren magaletik itsas ertzerainoko ibilbidea egingo dugu oinez, eta ondoren Mediterraneoko kostaldean zehar ibiliko gara.
Antaliarainoko hegaldia –Termessos –Yayla Kuzdere –Beycik –Cirali –Adrasan –Gelidonia lurmuturra –Ucagiz –Aperlae –Simena –Antalia.
Guztira, zazpi eguneko ibilbidea egingo dugu: 4 egunez, egunean 6 ordu eginez; gainerakoetan, 3 edo 4 ordu egunean.
Trekkingak irauten duen egunetan, hoteletan egingo dugu lo eta ibilgailu batek garraiatuko du gure ekipajea. Ibilbide guztian Banoako gidari bat izango dugu gurekin.
- Antaliarainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Autobus pribatu txiki bat, trekkinga hasten den tokiraino joateko, eta amaieran itzultzeko.
- Trekkingak iraun bitartean, ekipajea garraiatzeko ibilgailu bat.
- Antalian, turista- motako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria).
- Yayla Kuzdere, Beycik, Cirali, Adrasan eta Finiken, hotel xumeetako egonaldia (pentsio erdian).
- Bidaiaren 2. egunetik 8.ra bitartean, pentsio erdia.
- Simenako aztarna arkeologikoak bisitatzeko itsasontzia.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- Zehaztuta ez dauden otorduak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 9 egun
Trekk-egunak: 7
Trekking-maila: 1
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: apirilaren 12tik 20ra.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Prezioa : 1.780 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.