Canal WhatsApp Banoa
Foto Turkana lakuko tribuak Kenya

Turkana lakuko tribuak
Kenya

Turkana lakuko tribuak
Kenya

Turkana lakua ur gozoko masa ikaragarri bat da, basamortu baten erdian dagoena. Rift haranean erdi ezkutatuta dago, ohiko turismo-ibilbide guztietatik urrun, eta Afrikako toki bitxienen artean bitxienetakoa da. Jadezko itsaso bat, sumendiz inguratuta, eta lakuaren ur-bazterretan planetako tribu bakartuenetako batzuk bizi dira: turkana, gabbrak, rendilleak, dassenechak edo azken emoloak. Pertsona gogorrak eta edertasun handikoak, ingurune ezatsegin batera ondo egokituak, kultura eta ohitura zaharrei eusten: ganadua zaintzea eta ura bilatzea, animismoa eta bizirautea. 

Bidaia honetan ere Nakuru Parke nazionalean eta  Samburu erreserba nazionaleko Afrikako animalia basatien bizitza bisitatuko dugu, Bogoria eta Baringo lakuez gain.

Interesguneak

• Turkana lakua, sumendiak eta tribuak • Emoloak, lakuko azken etnia • Loiyangalani, paisaiak eta jendeak • Chalbiko basamortua, gabbren oasia • Turkanak, samburuak, rendilak, Niloko etniak • Nakuru Parke Nazionaleko basapiztien eremua • Bogoria eta Baringo lakuak, geyserrak eta flamenkoak • Maralal, mendiak eta jendeak • Marsabit, bidegurutzea • Samburuen herria eta bere Erreserba Naturala.

Ibilbidea

Nairobirainoko hegaldia – Nakuru Parke Nazionala – Bogoria lakua – Baringo lakua – Maralal – South Horr – Loiyangalani – Turkana lakua – Kalacha – Chalbi eta Kaisut basamortuak – Marsabit – Samburu Erreserba Nazionala – Nairobi.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbide oso handia eta osoa: paisaiak, fauna, kulturak, etniak. 4x4 motako kamioi egokitua, ibilbide guztirako. Nairobi, Naivasha, Nakuru, Loiyangalani, Samburu eta Lamun hotel edo lodge onak. Ibilbidearen gainerako tartean denda finkoetan, guesthouse-etan eta oinarrizko hoteletan egingo dugu lo (pentsio osoan). Ibilbide gogorra, bideen egoeragatik eta azpiegitura-gabeziagatik. Gogoan izan planetako tokirik bakartuenetako batera iritsi nahi dugula: Turkana lakua. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Nairobirainoko hegaldi erregularra joan eta itzulera.
    - Kenyan sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
    - Egokitutako kamioi batean garraioa ibilbide osoan zehar.
    - Ibilbidean zehaztutako parke nazional eta erreserba naturaletarako sarrerak.
    - Turista–motako hotela (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan eta bainugela pribatuarekin Nairobin (gau bat).
    - Lodgetan beste 4 gau lo egingo dugu Nakurun, Loiyangalanin eta Samburun, birentzako geletan bainugela pribatuarekin eta pentsio osoan.
    - Oinarrizko guetshousetako ostatua, birentzako geletan bainugela pribatuarekin Baringo lakuan, Maralalen eta Marsabiten (3 gau), pentsio osoan.
    - Oinarrizko pentsiotako ostatua birentzako geletan baina bainugela amankomunarekin South Horren eta Elgarden (2 gau), pentsio osoan.
    - Sukaldaria eta sukalderako gai guztiak (pentsio osoa) 2. egunetik 11. era bitartean (azken eguneko afaria izan ezik).
    - Baringo lakuko txalupak, hegaztiak ikusteko, eta Turkana lakuko txalupak, emoloen uhartea bisitatzeko.
    - Bidaiako asistentzia–asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
    - Banoako gidaria.

     

Preziotik Kanpo

  • - Zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Herrixka, museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Argazkiak eta bideo egiteko baimenak.
    - Aire–tasak (Kontsultatu gure bulegoetan).
    - Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

     

Iraupena : 12 egun.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: Abenduaren 26tik urtarrilaren 6ra.

Irteerak: MAD eta BCNtik.

Prezioa : 2.920 € + aire tasak*.

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Turkana lakuko tribuak
Kenya
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT