Turkana lakua ur gozoko masa ikaragarri bat da, basamortu baten erdian dagoena. Rift haranean erdi ezkutatuta dago, ohiko turismo-ibilbide guztietatik urrun, eta Afrikako toki bitxienen artean bitxienetakoa da. Jadezko itsaso bat, sumendiz inguratuta, eta lakuaren ur-bazterretan planetako tribu bakartuenetako batzuk bizi dira: turkana, gabbrak, rendilleak, dassenechak edo azken emoloak. Pertsona gogorrak eta edertasun handikoak, ingurune ezatsegin batera ondo egokituak, kultura eta ohitura zaharrei eusten: ganadua zaintzea eta ura bilatzea, animismoa eta bizirautea.
Bidaia honetan ere Nakuru Parke nazionalean eta Samburu erreserba nazionaleko Afrikako animalia basatien bizitza bisitatuko dugu, Bogoria eta Baringo lakuez gain.
• Turkana lakua, sumendiak eta tribuak • Emoloak, lakuko azken etnia • Loiyangalani, paisaiak eta jendeak • Chalbiko basamortua, gabbren oasia • Turkanak, samburuak, rendilak, Niloko etniak • Nakuru Parke Nazionaleko basapiztien eremua • Bogoria eta Baringo lakuak, geyserrak eta flamenkoak • Maralal, mendiak eta jendeak • Marsabit, bidegurutzea • Samburuen herria eta bere Erreserba Naturala.
Nairobirainoko hegaldia – Nakuru Parke Nazionala – Bogoria lakua – Baringo lakua – Maralal – South Horr – Loiyangalani – Turkana lakua – Kalacha – Chalbi eta Kaisut basamortuak – Marsabit – Samburu Erreserba Nazionala – Nairobi.
Ibilbide oso handia eta osoa: paisaiak, fauna, kulturak, etniak. 4x4 motako kamioi egokitua, ibilbide guztirako. Nairobi, Naivasha, Nakuru, Loiyangalani, Samburu eta Lamun hotel edo lodge onak. Ibilbidearen gainerako tartean denda finkoetan, guesthouse-etan eta oinarrizko hoteletan egingo dugu lo (pentsio osoan). Ibilbide gogorra, bideen egoeragatik eta azpiegitura-gabeziagatik. Gogoan izan planetako tokirik bakartuenetako batera iritsi nahi dugula: Turkana lakua. Banoako gidaria.
- Nairobirainoko hegaldi erregularra joan eta itzulera.
- Kenyan sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- Egokitutako kamioi batean garraioa ibilbide osoan zehar.
- Ibilbidean zehaztutako parke nazional eta erreserba naturaletarako sarrerak.
- Turista–motako hotela (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan eta bainugela pribatuarekin Nairobin (gau bat).
- Lodgetan beste 4 gau lo egingo dugu Nakurun, Loiyangalanin eta Samburun, birentzako geletan bainugela pribatuarekin eta pentsio osoan.
- Oinarrizko guetshousetako ostatua, birentzako geletan bainugela pribatuarekin Baringo lakuan, Maralalen eta Marsabiten (3 gau), pentsio osoan.
- Oinarrizko pentsiotako ostatua birentzako geletan baina bainugela amankomunarekin South Horren eta Elgarden (2 gau), pentsio osoan.
- Sukaldaria eta sukalderako gai guztiak (pentsio osoa) 2. egunetik 11. era bitartean (azken eguneko afaria izan ezik).
- Baringo lakuko txalupak, hegaztiak ikusteko, eta Turkana lakuko txalupak, emoloen uhartea bisitatzeko.
- Bidaiako asistentzia–asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
- Banoako gidaria.
- Zehaztuta ez dauden otorduak.
- Herrixka, museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Argazkiak eta bideo egiteko baimenak.
- Aire–tasak (Kontsultatu gure bulegoetan).
- Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 12 egun.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: Abenduaren 26tik urtarrilaren 6ra.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Prezioa : 2.920 € + aire tasak*.
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.