Mendetan zehar ehunka gameluk osatutako karabanek Wadi Rum basamortua zeharkatu izan zuten, Arabiako penintsulatik eta itsasotik ekarritako intsentsu, mirra, urre eta tela preziatuak garraiatzen, ondoren nabateoen antzinako hiria zen Petran saltzeko. Merkataritzako ibilbide historiko hori, naturaren aldetik milaka urtetan oso gutxi aldatu dena, oinez zeharkatzeko proposamena egin nahi dizugu, Gizateriaren Ondarea den Rum basamortuko arroilak, dunak eta hareak eta hareazko eta granitozko mendi ikusgarriak tartekatzen dituen Ekialde Ertaineko paraje natural zoragarri batean. Sei egunez Jordaniako beduinoen lurralde honetan zehar, oinez, zeruaren handitasunean eta hain urruti ez dagoen iragan bateko lekuko mutuak diren naturak sortutako harrizko irudi harrigarrien eta haitzuloetako pinturen artean. Eta gauez, ikuspegi zoragarriak dituzten parajetan kanpatuko dugu, eta Um Ad Dani (1.854 m) jebbel-era igoko gara, herrialdeko mendirik altuenera, Wadi Rum basamortuarekiko 360 graduko bista edo ikuspegi ikusgarriak eskainiko dizkigun tontorrera, hain zuzen ere. Bidaia amaitu aurretik, hiru gau emango ditugu Petra hirian, nekropoli handi horretan harkaitzezko altxorrak ikusi eta inguruez gozatzeko. Bertan izango dugu Aaron jebbel ikusgarrira igotzeko aukera, legendaren arabera Bibliako Moisesen anaia lurperatuta dagoen mendia dena.
Ammanerainoko hegaldia – Wadi Rum – Wadi Um Ishrin – Siq Burdah – Wadi Um Mugur – Wadi Nugra – Wadi Sabat – Jebel Um Al Dami – Rum – Wadi Mussa – Petra – Amman
- Nazioarteko hegaldia, Ammanerainoko joan- etorria.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Autobus txiki pribatu bateko garraioa, ibilbide osoan.
- Turista- motako hoteletako egonaldia, Amman eta Petra hirietan (lo egitea eta gosaria).
- Wadi Rumean kanpaleku pribatuan gau 1, pentsio osoan.
- Trekkingeko egunetan, kanpatutako 4 gauak (pentsio osoa).
- Sukaldea, sukaldaria eta kanpatzeko material guztia (lo- zakua izan ezik).
- Kanpatzeko banakako kanpin- denda.
- Laguntzako ibilgailua, trekkingean zehar bidaiari bakoitzaren eta talde osoaren ekipaia eramateko.
- Kanpatzeko baimenak.
- Wadi Rum eta Petrarako sarrerak.
- Bidaia- asegurua.
- Gidari beduinoa Wadi Rum- eko trekkingean zehar.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 11 egun
Trekk-egunak: 8
Trekking-maila: 1
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: abenduaren 27tik urtarrilaren 6ra.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik
Prezioa : 1.730 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.