Gehiengoa txundituta utziko duen ibilaldia da hau. 7 egunez, zarata eta jendetzetatik aldenduko gara Tassili n’Ajjerreko Parke Nazionaleko goi–lautadara igoera polit bat egiteko. Tamrit, Sefar eta Jabbarem eremuetan harrizko lautada itzelak zeharkatzen ditugun bitartean, monolito handiz osatutako “baso” txikiak eta higadurak sortutako harrizko formazio bitxiak agertuko zaizkigu, urrunera, antzinako hirien ondareak balira bezala. Hareharrizko pasabide haietatik ibiltzeak gure irudipena piztuko du ezinbestean.
Tassili n’Ajjerreko goi–lautadako etapetan eremu honen paisaia ezohikoenak zeharkatuko ditugu, eta ingurunearen berezko magia eta topatuko ditugun labar–pintura eta grabatuak zein baino zein ederrago agertuko zaizkigu. Azken hauek bizitzaz beteriko Sahara emankor bat ekarriko digute gogora; neolitiko garaiko artzainen bizimoduaren lekuko zuzen. Hauxe da, izan ere, Tassili n’Ajjer meseta UNESCOren Gizadiaren Ondare izendatu izanaren arrazoietako bat.
Aljeriako hegoaldeko egunak amaitzeko, Tassili n’Ajjerreko goi–lautadatik jaitsiko gara eta azken egunetan bidelagun izan ditugun mandoak agurtuko ditugu erabateko paisaia aldaketa egin eta Erg d’Admerren 250 km–ko luzera duen hareazko itsaso honen dunen gandorretan azken ibilaldiez gozatuko dugu.
• Milaka urteko altzifreen bailara • Tamriteko arroila • Sefargo Jainko Handia • Sefar zuria eta Sefar beltza • Buru borobilak • Jabbaremgo labar-artearen geltokiak • Erg d’Admer • Djaneteko palmondo–saila • Aljer, zuria.
Aljer–erainoko hegaldia – Djanet – Tamrit – Sefar – Jabbarem – Erg d’Amer – Aljer.
Egunero batazbesteko 6 ordu ibiliko gara (3 ordu goizez eta beste 3 arratsaldez, gutxi gorabehera). Eguerdian bazkaltzera eta atseden hartzera geldituko gara.
7 egunez harri eta hareazko mundu batean zehar ibiliko gara, Djanet, Tamrit eta Jabbarem eremuetan, azken etapak Erg d’Amerreko dunetan amaitzeko. Tassili n’Ajjerreko goi–lautadako etapetan mando talde batek eramango du beharrezko guztia, gu motxila txiki batekin joan ahal izateko. Ondoren, Tassili n’Ajjerreko mesetatik jaitsi eta 4x4 ibilgailuetan Erg d’Amerrera joango gara. Banoako gidari batek lagunduko gaitu ibilaldi osoan zehar.
- Arjelerainoko joan–etorria, hegaldi erregularrean.
- Barne hegaldia: Arjel–Djanet–Arjel.
- Aljerian sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- 4x4 moduko ibilgailuetan Tassili n’Ajjer goi–lautadara igoera eta handik Djanetera itzulera.
- Tassili n’Ajjerreko goi–lautadako etapetan, zamak garraiatzeko mandoak.
- Aljerren, gau 1 turista–mailako hotel batean (gosaria barne).
- Basamortuko kanpalekuetako 6 gau, pentsio osoan.
- Kanpatzeko banakako kanpin–denda.
- Djaneten ostatu xume batean ostatua (2 gau), gosaria barne.
- Basamortuko zeharkaldi guztian putzutako ur edangarria* (ikus oharra baldintza–orrian).
- Trekineko kanpatzeko eta sukaldeko gai guztiak (lozakua izan ezik).
- Tassili n’Ajjerreko Parke Nazionaleko sarrera.
- Bidaia–asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
- Bertako gidaria trekinaren ibilbide osoan zehar.
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Museo, parke nazional, arkeologia–gune eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire–tasak.
- Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 10 egun
Trekk-egunak: 7
Trekking-maila: 1
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria
Egunak: azaroaren 29tik abenduaren 8ra
Irteerak: Kontsultatu beste irteera puntu batzuk.
Oharra : BIO, MAD eta BCNtik.
Prezioa : 1.640 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.