Simien mendiak Oinez Abisiniako goiko lurretan zehar
Etiopia
Simien mendiak Oinez Abisiniako goiko lurretan zehar
Etiopia
Etiopiak ezkutuko sekretu bat du gordeta iparraldean, azken urteotan ezkutukoa izateari utzi diona: Simien mendiak. Rift handiaren barruko mendikate hau parke nazional bilakatu zen 1969an eta ondoren UNESCOk irizpide onez gizateriaren ondare izendatu zuen. Abisiniako goilautada hau 3.000 eta 4.500 m arteko garaian dago; denetarik du: haranak, arroila sakonak, mendiak, mendiertzak… trekkinga atsegin dutenentzako benetako paradisua. Ibilbidearen bosgarren egunean Etiopiako mendietako gailurrik altuena, Ras Dashen (4.530 m), igotzeko asmoa daukagu.
#Mendi hauek, ikusgarriak eta paisaia ederrekin, beste bitxi bat gordetzen dute: bertan bizi direnen ustez beraiek dira Saba erreginaren eta Salomon erregearen ondorengoak. Trekking honen bidez goilautada honetan bizi direnen egunerokotasunean murgiltzeko aukera izango dugu.
#Addis Abebatik Gondarrerako bidean, lurrez. Bidean Bahar Dar eta Nilo Urdina ikusiko ditugu. Gondar hiritik, autobus txiki bat hartu eta trekkinga hasten den tokira joango gara: Sankaber herrira. Trekkinga amaitutakoan, Aksun hiri historikora joko dugu, eta hortik, hegazkinez, Addis Abebara. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Addis Abebarainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
2 Barruko hegaldiak: Addis – Gondar eta Aksun- Addis Abeba.
Etiopian sartzeko bisatua.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Addis Abebatik Sankaberrerako eta Adi Arkaytik Aksunerako garraioa, autobusa pribatu txiki batean.
Addis Abeba, Gondar eta Aksun hirietan, turista mailako hoteletako ostatua.
9 gau kanpatuta, pentsio osoan.
Sukaldea, sukaldaria eta kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik).
Trekkingak iraun bitartean, fardelak garraiatzeko mandoak.
Simien mendietako P.N.ko sarrera eta bertan kanpatzeko baimenak.
Bidaia- asegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
“Prezioaren barruan” atalean aipatuta ez dauden otorduak.
Zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako sarrerak.
Aire- tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
Trekk-egunak: 9
Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, urr. 1ean/aza. 1ean.
Prezioa : 2.010 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?