Oinez Saharan zehar, Iheriretik Tananeteraino, ahanzturaren arrastoen atzetik.
Aljeria
Oinez Saharan zehar, Iheriretik Tananeteraino, ahanzturaren arrastoen atzetik.
Aljeria
Hainbat urtez Aljeriako basamortuan zehar oinezko ibilbide bera egiten ibili ondoren, aurten beste eskualde batera joango gara. Aurten tuaregen Iherir herri ahantzia berreskuratu nahi dugu herri hori Djanet herriarekin lotzen zuen bidezidorraren zati bat egiteko ibilbidearen abiapuntu legez.
#Paisaia aberatsa, aldakorra, indartsua. Dunak, arroilak, harkaitzetako irudiak, islamaren aurretiko hilobiak, itzalitako sumendi baten krater ikusgarria…
#Giroa, berriz, intimista dela esan dezakegu. Toki horietara ibilgailuz iristeko ezintasunak bisitari gutxi erakarri ohi ditu eta paraje horiek ohiko ibilbideetatik kanpo uzten ditu. Ondorioz Saharako eskualde horrek sentsazio sakonak eta oso pertsonalak sortu ohi ditu.
#Gamelutan garraiatuko ditugu ekipaiak eta ibilbidea egiteko beharrezko material guztiak. Gameluak izango ditugu bidaide.
#Egunero sei bat orduz egingo dugu oinez, hiru goizean eta beste hiru arratsaldez. Eguerdian atsedena hartuko dugu bazkaldu eta lasai egoteko tarte bat hartzeko.
Djaneterainoko hegaldia. Bidaiarien ekipaiak eta bidaiatzeko materiala gamelutan garraiatuko dutugu. Djnaten aterpetxean egingo dugu lo eta trekking guztian kanpatuta (pentsio osoan). Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Djaneterainoko hegaldi erregularra, joan- etorria.
Aljerian sartzeko bisatua.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Bidaiarien ekipaia pertsonala eta talde- materaila garraiatzeko gameluak.
Basamortuko kanpalekuetako 8 gau: pentsio osoa.
Trekkinga egiteko sukaldaritzako eta kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik).
Djaneteko aterpetxean, lo egitea eta gosaria.
Tassili- N- Ajjer- eko Parke Nazionaleko sarrera.
Bidaiako laguntza- asegurua.
Banoako gidaria.
Preziotik Kanpo
Zehaztuta ez dauden otorduak.
Aire- tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Trekk-egunak: 8
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 1.450 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?