Foto Liziako kostaldeko eta Bozburun penintsulan zeharreko Trekkinga Historian zehar, oinez Turkia

Liziako kostaldeko
eta Bozburun penintsulan zeharreko
Trekkinga Historian zehar, oinez
Turkia

Liziako kostaldeko
eta Bozburun penintsulan zeharreko
Trekkinga Historian zehar, oinez
Turkia

Turkia (mendiak, basoak, kostaldea…) aparteko paradisua da oinez egitea oso gustukoa dutenentzat, aukera asko eskaintzen dituelako. Oraingoan, Mediterraneoko kostaldean ibiliko gara, Lizia deritzon eskualdeko kostaldetik Bozburun penintsularaino, hain zuzen ere.

Naturaren edertasuna nabarmentzen da paraje hauetan: Mediterraneoko pinuen basoak, kareharrizko mendiak eta itsasoaren urdin bizia, antzinatik oso preziatuak, historian zehar inbasio askoren eragile izan dira. Eta inbasio horien lekuko dira bertan ikus ditzakegun arkeologi hondakinak. Azken aldi honetan gero eta jende gehiago hurbiltzen ari da Liziako paraje eder hauetara, baina oinezkoko ibilbideek beste aukera bat eskaintzen digute, lasaiagoa.

Ibilbidea

Antalyaraino hegaldia –Termessos –Yayla Kuzdere –Beycik –Cıralı –Adrasan –Gelidonia lurmuturra–Demre–Ucagiz –Aperlae –Simena –Dalyan–Kaunos–Hisaronu–Turgut–Eren mendia –Selale –Bayır–Selimiye–Bozburun–Sogut–Dalaman.

Zenbait datu interesgarri

Olinpo mendiaren magaletik itsas ertzerainoko ibilbidea egingo dugu oinez, eta ondoren Mediterraneoko kostaldean zehar ibiliko gara: basoak, itsaslabarrak, arkeologi hondakinak eta kostaldeko herrixkak.

Oinezko ibilbide honek guztira hamabi eguneko iraupena du, bi zatitan banatuta. Lehen 7 egunetan, oinez ibiliko gara Liziako kostaldean zehar, ondoren ibilgailuz Bozburun deritzon penintsulara joango gara, bertan beste beste 5 egunez oinez egiteko. Egunero 4 eta 6 ordu bitarteko ibilaldiak egingo ditugu.

Trekkingak dirauen egunetan, ostatu eta hoteletan egingo dugu lo, pentsio erdian, eta ibilgailu batek garraiatuko du gure ekipajea. Ibilbide osoan Banoako gidari bat izango dugu gurekin.

Prezioaren Barruan

  • - Hegaldi erregularra, haranzkoan Antalyaraino eta itzulera Dalamandik.
    - Turkian sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Autobus pribatu txiki bat trekkingaren hasieraraino joateko eta trekkingaren amaieratik itzultzeko.
    - Trekkingak iraun bitartean, ekipajea garraiatzeko ibilgailu bat.
    - Antalyan, turista- motako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria).
    - Trekkingaren gainerakoan, hotel eta ostatu xumeetako egonaldia (pentsio erdian, lo egitea, gosaria eta afaria).
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus baldintza- orriko oharra).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Museo, parke nazional, arkeologia- gune eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu ez diren eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Trekk-egunak: 12

Trekking-maila: 1

Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 1.860 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Liziako kostaldeko eta Bozburun penintsulan zeharreko Trekkinga Historian zehar, oinez
Turkia
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT