Foto Kenia mendiko trekkinga  eta Aberdare P.N. [Kenia]

Kenia mendiko trekkinga
eta Aberdare P.N.
[Kenia]

Kenia mendiko trekkinga
eta Aberdare P.N.
[Kenia]

Afrika kontinentearen bihotzerainoko trekking bat proposatzen dizugu, Keniako mendirik garaiena eta, aldi berean, Afrika osoko bigarren gailurra den Kenia Mendira, hain zuzen ere. Antzina sumendia izan zen eta egun zortzi bioma eta hainbat gailur dauzka. Guk Lenana deritzon gailurrera (4.985 m) iristeko asmoa daukagu, sei eguneko trekking baten bidez. Paisaia osoa aberatsa da: landutako lurrak, baso tropikala, harkaitzeko gailurrak, lakuan eta Keniako azken glaziarrak, ekuatoreko marratik oso gertu gaudela gogoraraziko digutenak. Trekkingaren osagarri gisa, Longonot mendiko Parke Nazionaleko krateraren ibilaldia egingo dugu eta Aberdare Parke Nazionala bisitatuko dugu, non Afrikako fauna ikusteko game drive izango dugun eta oinezko ibilbide bat egingo dugun Karuru ur-jauzi ikusgarriraino. Parkeko zaintzaile edo ranger-en laguntza izango dugu, ibilbidean animalia basati ugari dagoelako. Kenia Mendiko Trekkingerako, mendiko gidaria eta zamaketariak izango ditugu eta, ibilbide osoan, sukaldaria eta sukaldeko materiala, pentsio osoa prezioaren barruan sartuta (Nairobiko egunak izan ezik). Banoako gidaria.

Ibilbidea

Nairobirainoko hegaldia–Longonot mendiko P.N.ko kratera–P.N. Monte Kenia–Sirimon Gate–Old Moses Camp–Shipton's Camp–Machinder's Camp–Minto's Camp–Mount Kenia Camp–Nanyuki–P.N. Aberdare–Nairobi.

Prezioaren Barruan

  • - Nairobiraino joan- etorria, hegaldi erregularrean.
    - Keniara sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Lurgaineko garraioa, minivan motako ibilgailu pribatu batean, ibilbide osoan zehar.
    - Nairobin, turista motako hotel bateko egonaldia (lo egitea eta gosaria).
    - Gau bat  Naynyukin oinarrizko hotel batean eta beste gau bat Aberdaneko Parke Nazionaleko oinarrizko lodge batean (pentsio osoan).
    - Kenia Mendiko Parke Nazionaleko trekkingeko sei egunetan, bost gau aterpetxe txikietan, konpartitzeko logela eta bainugelekin (oinarrizkoak) eta gau bat kanpin- denda batean (pentsio osoan).
    - Kenia Mendiko trekkingeko mendiko gidaria eta zamaketariak (bi pertsonako).
    - Ibilbide osoan, sukaldaria eta sukaldeko materiala (Longonot Mendiko P.N.ean izan ezik).
    - Longonot Mendiko Parke Nazionala, Kenia Mendiko Parke Nazionala eta Aberdare Parke Nazionalerako sarrerak.
    - Aberdare Parke Nazionalean, game drive eta ranger- ak parkearen barruko Karuru ur- jauzirainoko oinezko ibilbiderako.
    - Banoako gidaria. 

Preziotik Kanpo

  • - Zehaztu ez diren otorduak. 
    - Museoetarako sarrerak.
    - Aire- tasak (kontsultatu gure bulegoetan).
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” zehaztu ez diren bestelako kontzeptu guztiak.

Trekk-egunak: 8

Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Madril eta Bartzelonatik. Bilbotik irteera dago.

Prezioa : 2.080 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Kenia mendiko trekkinga eta Aberdare P.N.
[Kenia]
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT