Foto Manasluko  itzuliko  trekkinga Nepal

Manasluko
itzuliko
trekkinga
Nepal

Manasluko
itzuliko
trekkinga
Nepal

Manaslu (8.163 m) planetako hamalau gailurrik altuenetako bat da. Piramide baten itxura du eta inguruan kultur giro berezi-berezia, hamalau gailurren talde berezi horretatik nolabait bereizteko izaera ematen diona. Pertsona batekin alderatuz gero, zuhurra dela esango genuke.

Urte askoan mendizaleen ohiko bideetatik kanpo egon da, eta oztopo burokratikoek eta logistikako arazoek zaildu egiten zuten Nepaleko urrutiko alde honetaraino iristea. Horrek guztiak ondorio positibo bat izan du, ingurua ondo kontserbatu dela baina hau guztia azkar aldatzen ari dela ere esan beharra dago.    

Trekking zirkular honek mendi handi baten eta mendi horren inguruko mendien dimentsioetara eta paisaietara hurbiltzeko aparteko aukera ematen digu eta, aldi berean, ingurune latz baten erdian egunero bizimodua aurrera ateratzeko gogor borrokatzen duten eskualde honetako tibetar biztanleen kultur giroan, oraindik bere izaerari ederki eusten diona, sartzekoa.

Ibilbidea

Katmandu –Malekhu Bazaar –Dhanding –Soti Khola –Machha Khola –Deng –Namrung –Samagaon –Samdo –Bunthang –Tilije –Chanje –Besi Sahar –Katmandu.

Zenbait datu interesgarri

Katmandutik abiatuko gara, hiriburua eta izen bereko bailara osoa ezagutzeko. Ondoren Soti Khola herrira joango gara, eta hortik 12 eguneko oinezko ibilbideari helduko diogu.
    Trekkingak irauten duen bitartean, ibilbideko herrietako lodge-etan egingo dugu lo, eta zamaketari batzuek eramango digute ekipajea. Trekking osoan Banoako gidari bat izango dugu bidelagun.

Prezioaren Barruan

  • - Katmandurainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
    - Nepalen sartzeko bisa.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Katmandu- Soti Khola eta Besisahar- Katmandu tarteetarako autobus pribatuko garraioa.
    - Chanje eta Ngadi Khola arteko tokiko ibilgailu pribatuak.
    - Turista mailako hotela Katmandun,  (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin).
    - Trekkingak irauten duen bitartean, lodge- etan lo egitea.
    - Bidaiarien ekipajea garraiatzeko zamaketariak.
    - Trekking- baimenak eta Annapurnetako Parke Nazionalerako sarrera.
    - Manaslu eskualdeko eremu murriztura sartzeko baimen berezia.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian). 
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak eta edariak.
    - Aire- tasak. 
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Iraupena : 20 egun

Trekk-egunak: 12

Trekking-maila: 2

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: urr. 2.

Irteerak: MAD eta BCNtik.

Prezioa : 2.490 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Manasluko itzuliko trekkinga
Nepal
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT