Himalaiara hurbiltzeko oinezko ibilbideen artean errazenetako bat da Gosainkund lakuko trekkinga. Katmandutik iparraldera dagoen eta Tibetekin mugakide den eskualde hau Lantang Parke Nazionalaren barruan dago. Parkea 1976an sortu zen, Nepalgo lehendabizikoa, hain zuzen ere.
#Elezaharrak dioenez, Shivak sortu zituen bertako lakuak eta erromesaldiko toki sakratuak dira hinduista nahiz budistentzat. Zortzi egunez errododendro basoetan barrena ibiliko gara, tamang etniaren herrixkak bisitatuko ditugu eta Laurebina (4.600 m) izeneko mendixkako tontorreraino iristeko asmoa dugu. Etapa batzuetan Langtang Lirung edo Ganesh Himal gailurrak ikusi ahal izango ditugu bidetik, biak zazpi mila metrotik gorakoak. Bidean zeharkatzen ditugun herrixketako lodgeetan (aterpetxeetan) egingo dugu lo, Nepalgo herrixken egunerokotasuna gertutik ezagutu ahal izateko. Egunero 6 bat orduko ibilbidea egin beharko dugu. Bidearen amaieran betiereko Katmandu ezagutuko dugu.
Katmandurainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
Nepalen sartzeko bisatua.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Garraio pribatua: Katmandu- Dhunche eta Sundarijal- Katmandu.
Katmandun, turista- motako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin).
Trekkingak iraun bitarteko ostatu- gastuak, lodgeetan.
Trekkingak iraun bitartean, ekipaje pertsonala eramateko zamaketariak.
Trekkingerako baimena.
Bidaiako asistentzia- asegurua.
Banoako gidaria.
Preziotik Kanpo
“Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
Zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako sarrerak.
Aire- tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Trekk-egunak: 8
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 1.830 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?