Foto Oinez basamortu zurian [Egipto]

Oinez basamortu zurian
[Egipto]

Oinez basamortu zurian
[Egipto]

Antzinako egiptoarrek uste zuten hildakoen arimek Nilo ibaiaren mendebaldeko ibarretik aurrera hedatzen ziren lurretara bidaiatzen zutela, Osiris edo “hildakoen jainkoa”ren erresumara. 

Britainiar kartografoek “Mendebaldeko basamortua” izena jarri zioten Nilo ibaiaren mendebaldeko lur eremu honek gehienentzat ezezaguna izaten jarraitzen du. Saharako basamortuaren zati txiki honek basamortu zuriaren izena hartu du, bere baitan dituen igeltsuzko irudi bitxiei esker; baina horiez gain baditu kolore biziko hainbat baratze-eremu txiki eta arroila, “basamortu” hitzak gogora ekar diezagukeen kolore bakarreko irudia erabat hausten dutena.

Lur hauek lur mota guztietako ibilgailuetan bisitatzea da ohikoena, baina horrek bere mugak ezartzen ditu paisaia ederrez gozatzeko orduan. Oinez txoko zoragarrietara iristeko aukera izango dugu, lau gurpilen gainean garraiatuz iristea ezinezkoa litzaigukeen inguruetara.

Ibilbidea

Kairorainoko hegaldia –Fayoum –Wadi In Hitan –Baharya –Basamortu Beltza –Kristalezko muinoak –Aggabat –Muino zuriak –Basamortu Zuri Berria –Obeyd kobazuloa –Bahariya –Kairo.

Zenbait datu interesgarri

Kairorainoko hegaldia. Autobus txikiko garraioa Kairotik Fayoum eta Baharyaraino eta itzulera Kairorainok. Bidaiari bakoitzaren ekipaia eta trekkingerako beharrezko gai guztiak lur mota guztietarako ibilgailuetan garraiatzea. Fayoum eta Bahariyan turista motako hoteletan lo egitea eta trekkingeko egunetako pentsio osoa kanpatuta. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Kairorainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
    - Egipton sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Autobus txikiko garraioa Kairotik Fayoun eta Baharyaraino eta itzulera Kairoraino.
    - Turista motako hoteletako egonaldia (gosaria barne) 
    Fayoun eta Baharyan.
    - Trekkingeko 5 gau kanpalekuko egonaldia (pentsio osoa).
    - Sukaldaria, sukaldea eta kanpatzeko gai guztiak (lozakua izan ezik).
    - Kanpatzeko banakako kanpin- denda.
    - Trekkingeko egunetan, ekipaia guztia lur mota guztietako ibilgailuetan garraiatzea.
    - Basamortu Zurian sartzeko eta kanpatzeko baimenak.
    - Bidaia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - "Prezioaren barruan" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 10 egun

Trekk-egunak: 6

Trekking-maila: 1

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: martxoaren 1etik 10era.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Prezioa : 1.590 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Oinez basamortu zurian
[Egipto]
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT