Goiko Atlasa, hortxe bertan, eta aldi berean hain aparte. Oinez egiteko tokirik aproposena. Paraje ikusgarriak, pezoz edo adobez egindako etxeetako herrixkak, paisaiarekin bat egiten dutenak, eta arroila eta haitzarte artean mendia behera egiten duten ibai arinak. Bertan bizi da bereber herria, berezko kulturari eta nortasunari ondoen heldu dien herria. Eta dena magia eta lilura artean. Atlasen zabaltasuna kontuan hartuta, hauta beharra dago, eta oraingoan Jebel Sahgro eskualdera hurbilduko gara. Mendikatearen hego-ekialdean, Sahararekiko mugan, dagoen eskualde horrek aparteko klima-baldintzak izaten ditu urteko sasoi honetan ohiko ibilbideetatik kanpo dauden paisaia eta herrixka ikusgarriak bisitatu ahal izateko.
Marrakexerainoko hegaldia –Ait Hadoun –Anou n'El-Marss –Tagmout –Tajalachet –Imi n'Inghissi –Berkou –Tissgdal –Tgdilt –Marrakex.
Bertako mandazain talde batek lagunduko digu gauzak garraiatzen. Mandoen gainean janariak, sukaldeko gaiak… beharrezko azpiegitura guztia eramango dugu. Zazpi eguneko trekkinga egingo dugu, Jebel Sahgroko haranetan zehar oinez egiten, tartean hainbat herrixka bisitatuz. Marrakexen hotelean egingo dugu lo, trekkingean, berriz, kanping-dendetan eta etxeren batean, tartekatuta. Trekkingak iraun bitartean janari guztiak daude sartuta prezioaren barruan eta Banoako gidari batek lagunduko gaitu ibilbide guztian.
- Marrakexerainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Marrakexeko turista mailako hotela (lo egitea eta gosaria).
- Trekkingaren hasiera eta amaierako tokietarainoko joan- etorriak.
- Kanpalekuko 5 gauak, kanpatzeko material guztia barne (lozakua izan ezik).
- 2 gau ostatuan. Bat trekkingaren hasieran eta bestea bukaeran.
- Trekkingak iraun bitartean, pentsio osoa.
- Trekkingak iraun bitartean, sukaldeko material guztia eta norberaren ekipaia eta taldearena garraiatzeko mandoak.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Mendiko bereber gidaria.
- Banoako gidaria.
- Zehaztuta ez dauden otorduak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 10 egun
Trekk-egunak: 6
Trekking-maila: 1
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: martxoaren 23tik apirilaren 1era.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Oharra : Kontsultatu Bilbotik irteteko edo Bilbora itzultzeko izan daitezkeen aukerak.
Prezioa : 1.490 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.