Goiko Atlasa, hortxe bertan, eta aldi berean hain aparte. Oinez egiteko tokirik aproposena. Paraje ikusgarriak, pezoz edo adobez egindako etxeetako herrixkak, paisaiarekin bat egiten dutenak, eta arroila eta haitzarte artean mendia behera egiten duten ibai arinak. Bertan bizi da berbere herria, berezko kulturari eta nortasunari ondoen heldu dien herria. Eta dena magia eta lilura artean. Atlasen zabaltasuna kontuan hartuta, hauta beharra dago, eta oraingoan Jebel Sahgro eskualdera hurbilduko gara. Mendikatearen hegoekialdean, Sahararekiko mugan, dagoen eskualde horrek aparteko klima-baldintzak izaten ditu urteko sasoi honetan ohiko ibilbideetatik kanpo dauden paisaia eta herrixka ikusgarriak bisitatu ahal izateko.
Bertako mandazain talde batek lagunduko digu gauzak garraiatzen. Mandoen gainean janariak, sukaldeko gaiak… beharrezko azpiegitura guztia eramango dugu. Zazpi eguneko trekkinga egingo dugu, Jebel Sahgroko haranetan zehar oinez egiten, tartean hainbat herrixka bisitatuz. Marrakexen hotelean egingo dugu lo, trekingean, berriz, kanping-dendetan eta etxeren batean, tartekatuta. Trekkingak iraun bitartean janari guztiak daude sartuta prezioaren barruan eta Banoako gidari batek lagunduko gaitu ibilbide guztian.
Prezioaren Barruan
Marrakexerainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Martrakexeko turista mailako hotela (lo egitea eta gosaria).
Trekkingaren hasiera eta amaierako tokietarainoko joan- etorriak.
Kanpalekuko 7 gauak, kanpatzeko material guztia barne (lozakua eta zerria edo esterrilla izan ezik).
Trekkingak iraun bitartean, pentsio osoa.
Trekkingak iraun bitartean, sukaldeko material guztia eta norberaren ekipaia eta taldearena garraiatzeko mandoak.
Bidaiako asistentzia- asegurua.
Mendiko berbere gidaria.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Trekkingaren hasiera eta amaierako tokietarainoko joan- etorrietako otorduak.
Marrakexeko otorduak.
Aire- tasak.
Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Trekk-egunak: 7
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 1.090 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?