Foto Langtangeko trekkinga (Gosainkund lakua) Nepal

Langtangeko trekkinga
(Gosainkund lakua)
Nepal

Langtangeko trekkinga
(Gosainkund lakua)
Nepal

Himalaiara hurbiltzeko oinezko ibilbideen artean errazenetako bat da Gosainkund lakuko trekkinga. Katmandutik iparraldera dagoen eta Tibetekin mugakide den eskualde hau Lantang Parke Nazionalaren barruan dago. Parkea 1976an sortu zen, Nepalgo lehendabizikoa, hain zuzen ere.
    Elezaharrak dioenez, Shivak sortu zituen bertako lakuak eta erromesaldiko toki sakratuak dira hinduista nahiz budistentzat. Zortzi egunez errododendro basoetan barrena ibiliko gara, tamang etniaren herrixkak bisitatuko ditugu eta Laurebina (4.600 m) izeneko mendixkako tontorreraino iristeko asmoa dugu. Etapa batzuetan Langtang Lirung edo Ganesh Himal gailurrak ikusi ahal izango ditugu bidetik, biak zazpi mila metrotik gorakoak. 

Ibilbidea

Katmandurainoko hegaldia-Dunche–Shin Gompa–Gosainkund lakua–Laurebina pass–Ghopte–Tharepani– Kutumsang–Chiso Pani–Borlang Bhanjyang–Sundarijal–Katmandú.

Zenbait datu interesgarri

Bidean zeharkatzen ditugun herrixketako lodgeetan (aterpetxeetan) egingo dugu lo, Nepalgo herrixken egunerokotasuna gertutik ezagutu ahal izateko. Egunero 6 bat orduko ibilbidea egin beharko dugu. Bidearen amaieran betiereko Katmandu ezagutuko dugu.

Prezioaren Barruan

  • - Katmandurainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
    - Nepalen sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Garraio pribatua: Katmandu- Dhunche eta Sundarijal- Katmandu.
    - Katmandun, turista- motako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin).
    - Trekkingak iraun bitarteko ostatu- gastuak, lodgeetan.
    - Trekkingak iraun bitartean, ekipaje pertsonala eramateko zamaketariak.
    - Trekkingerako baimena. 
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Banoako gidaria.

     

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak

     

Trekk-egunak: 8

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 1.490 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Langtangeko trekkinga (Gosainkund lakua)
Nepal
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT